inprimatu
Belar, secuolla, lur eta zerua
Izenburua:
Belar, secuolla, lur eta zerua
Sinadura:
Serrulla, Ina
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Serrulla, Ina

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
880.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Belar, secuolla, lur eta zerua

 

Serrulla, Ina

 

 Izkinak denboran

 -aldatzen direnean,

 haietako batetan doblatu ninan eta

 ikusi hindudan, gogor eta ezezagun,

 lagun mina, eta tantoka ardoz beratu hunen

 nire irudi iluna eta doblatu ninan

 eta hobe ezagutu nizkinan hire espazioak

 eta ikusi haunat, kizkur beltzezko sorgina

 misterio inkonformista eta hire ezpainen

 arrazoi leuna, eta nire ezpain hezeek

 (bizi kuriosoa) egunoroko gelaren horizonte tristean

 desiatzen haute, hildako bizia,

 eta ni ezezaguna,

 kale hautsiak korritzen dizkinat eta gero

 ihes egiten dinat, esperpento, eroa,

 bihotz estrafalarioa,

 kendu eta jartzen dinat, jetxi eta igotzen dinat

 eta horrela beste aldiz

 Edeneko lorategian jolasten din nire biziak

 egunsentiari esaten zion

 «Dena aldatu beharko behin

 Han esaten dinat (doan bezain maiz etortzen)

 iluntze gorriaren argian:

 gaur bertan belarrik berdeena

 eta secuollarik zaharrena

 bila dezagun, egunsentia baino lehen

 egurrezko haiztoek mozten duten

 zeru garbiaren kanta bila dezagun

 lur biluziarentzat

 oin biluziak

 eta hi eta ni nahasturik: izar,

 belar, secuolla, lur eta zerua

 eta agian

 nire eta hire bide berriaren orduan iristean

 hire ezpainetan musu emango dinat

 eta hoan edozein lekutan

 ba al dakin? hi bezalakoa izango naun

 izar

 belar, secuolla, lur eta zerua.

 


inprimatu