inprimatu
Bertso batzuek jartzera noa
Izenburua:
Bertso batzuek jartzera noa
Sinadura:
Serapio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Serapio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1096-1097.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso batzuek jartzera noa

 

Serapio

 

 Bertso batzuek jartzera noa

 grebari ekin ondoren,

 zergatikan den saiatuko naiz

 azaltzen ahalik ondoen.

 Guztia garbi esatekotan

 nola, irakasleak gauden,

 jendeak jakin dezala Toki

 Eder-en zer gertatzen den.

 

 Zer gertatzen den garbi azaltzen

 zaila da, hau komedia!

 Pentsa liteke horko jendea

 de-la burutik eria.

 Gezurra ematen du honek baina

 duzue guztiz egia:

 irakasleon kontra ditugu

 junta ta zuzendaria.

 

 Guraso junta hortan badago

 zenbait personaje bitxi

 euskara ikusi gabe berenai

 beti nahi diote eutsi.

 Zer nolakoak diren hoiek

 argi dute erakutsi,

 euskaltzale ta abertzaletik

 dadukate oso gutxi.

 

 Maisu batekin behin ailegatu

 ziraden eskuetara,

 hori ikusi eta guztiok

 atera ginen grebara.

 Gura dutena inposatzeko

 erabiltzen dute ikara,

 hoiei bost axola zaie

 umeak eta euskara.

 

 Zuzendaria izatea nahi

 zuten beraien berdina,

 hasieratik hori izan da

 egin duten ahalegina

 klaustroan kontra hautatu zuten

 ibiliz joku zikina,

 oin pozik daude zuzendaria

 baitute beren panpina.

 

 Guraso hoiek beti portatzen

 dira faxistAk bezela,

 beherago esan behar dudanaz

 ohar zaitzte bestela.

 Batzarre baten behin hartu zuten

 erabaki bat itzela.

 Haiekin ados ez zegon jo

 eta bota behar zutela.

 

 Asanbladetan hitz egitea

 libreki ez dago errez,

 hori eginda ohiuka hasten

 dira ta aurpegi txarrez.

 Jende ugarik haiei botoa

 ematen die beldurrez,

 guraso asko beren menpean

 aurkitzen dira indarrez.

 

 Guraso askoren artean daude

 kriston enfrentamentuak,

 zuzendariak klaustroarekin

 ditunak ere altuak.

 Guzti hortatik dudarik gabe

 haurrak dira kaltetuak

 zein ondorio ekarri duen

 Toki-Ederko "proiektuak".

 

 Delegatua juntaren alde

 ere daukagu jarririk,

 dagon auzia konpontzeko ez

 du inolako gogorik,

 Peio ta junta botatzea nahi

 dugu, ta ez inspectorerik;

 Orain dagoen giro hortan ez

 dago lanik egiterik.

 

 Zuzendaria eta guraso

 junta hori bota ondoren

 Klaustroaren lan autonomia

 eskatzen dugu bederen.

 Nik hamargarren bertso honekin

 bukatu gura dut hemen,

 nahiko esan dut eta guztia

 konpon dedilla len bait len.

 


inprimatu