inprimatu
Pettan Klabera
Izenburua:
Pettan Klabera
Sinadura:
Sempetar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sempetar bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1853.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pettan Klabera.

 

Sempertar bat.

 

 I

 

 Iragan igande batez, Sempere herrian

 Ezkilak din-dan din-dan, eliza dorrean

 Iduri primaderak, emanik lorian

 Charamelatzen zuten, goraki airian.

 

 II

 

 Igandea izanez, gateko mezarat

 Multzoka aizen biltzen, yendia elizarat

 Din-dan bethi ezkilak, alde orotarat

 Entzuten ere ziren, eliza barnerat.

 

 III

 

 Aldare gainak zuen, ongi dichtiratzen

 Sasoineko loriek zuten inguratzen

 Usaiako mezatik, bertzerikan bazen

 Egun hortan elizan, zautan iduritzen.

 

 IV

 Ohorezko lekuan, kalonje Adema

 Nork ez du ezagutzen, jaun horren omena

 Sempertarra bera sortzez, herrirat zen jina

 Jaun apezpikuak zion, emana ordena.

 

 V

 

 San Frantsesen oinetan, hauche da arkua

 Arku horren azpian, baten jar lekua

 Usaian badakigu, nortsu den horkua

 Gure ustez, egungoan, norbeit handichkoa.

 

 VI

 

 Sakristiatik jausten, nor da zanguen punttan

 Denez ezagutua, Erebeko Pettan

 Horrat gaten izanez, hainitz urthe huntan

 Guk uste trompaturik, arkuperat da gan.

 

 VII

 

 Gorderik athera da, azkenian egia.

 Pettan klaberarentzat, zela hoi guzia

 Berrogoi-ta-bortz urthez, klaber izaitia

 Ez othe zuen bada, hoi idabazia.

 

 VIII

 

 Jaun kalonje Ademak, irrino batekin

 Ongi gochoak ziren, goresmen onekin

 Urrezko kurutze bat, dio present egin

 Jaun Apezpikuaren, benedizionekin.

 

 Ix

 

 Armada ederrena, ez dugu dudarik

 Krichto erregerena, ororen gainetik

 Soldadoa ezagun, bere medailetik

 Krichto erregerena, bere kurutzetik.

 

 x

 

 Elizako klabera, gu denen artian

 Hainitz urthez oraino, zaitugu agian

 San Frantsesen gerizan, zure jar-tokian

 Gozaturen zirade, zure ohorian.

 

 XI

 

 Elizak zaitu eman, kurutze urrea

 Deus ederragorikan, munduan othe da

 Sari handiagoa, zuri dago beha

 Idekitzen delarik zeruko athea.

 

 


inprimatu