Biursari argitarraren oroitzari
Selgas, [Jose]
Zelai batean, lore, pollitak
Ikusitzean apaindurikan,
Iruditzen zait, daudela zuri
Deiturikan.
Azalkeratu zenduelako
Azuzenaren garbitasuna,
Orri-tarteko biolchoaren
Umiltasuna.
Suteo biziz apaingoratzen
Dan larrosaren edertasuna;
Bere barruan gordetzen duen
Lurrintasuna.
Akara batek zabaltzen duen
Likurta gozo miragarriya,
Chiliprayaren apainduriya
Choragarriya.
Iruditzen zait, dakustanean.
Jiraka laño altisoikiya,
Eotzen ari dala, zuretzat
Jazkai churiya.
Eguzkiyaren, errañoakin
Miragarriez distiatua;
Suteez, urrez eta larrosaz
Golareztua.
Zarika triste baten adarrak
Lurreraturik begiratzean,
Eta nekosta gora, jaikirik
Ikusitzean.
Uste det ura dagola triste,
Joan ziñalako lur ontatikan;
Nekostak otoitz eiten duela
Zuregatikan.
Iruditutzen zait, erramua.
Begiratzen intzez bustiya
Diola pozez: «Egin zazute,
NIgaz koroiya.
Artzeko nere doai guziyen
Kantariyari bere kopetan,
Ezagutu ta goitu dezaten
Alde danetan.
Iruditzen zait egun-sentiyan
Intzturik zoya begiratzean,
Duela diz-diz egiten zutzaz
Oroitutzean.
Orri-tartean sartaizechoa
Surmur egiñaz dabillenean,
Uste det zugan pentsaturikan,
Lore-gañean.
Malko-tanto bat isuririkan,
Donikerdezko sinisgarritzat,
Zizpurucho-bat dizula ematen
Doneskañitzat.
Micheleta bat larros-artean
Dabillenean jira ta bira,
Iruditzen zait poztutzen dala
Zuri begira.
Iruditzen zait pozez betetzen
Dala Zeruan ikusitzean,
Egoitz jayetan koroaturik
Begiratzean,
Bere bizitza, miragarrizko
Biursaldiyan kanta zuena;
Micheletaren izantza zer dan
Esan zuena.
Baso-charetan aditutzean
Nola kantatzen duten choriyak,
Uste det zutzat dirala beren
Kanta poztiyak.
Uste det, Selgas, errechiñolak
Ordaindu nairik zure kantuak,
Dizkitzula pin eskeintzen bere
Chiruliruak.
Uste det, ere, choriandraren
Doaindigozko soñu eztiyak
Arin zugana dijonean
Guzti-guztiyak.
Uste det, ere, negar egiñaz
Dagoenean tortollochoa,
Zuri dizula biraltzen bere
Zizpuruchoa.
Gogoratutzen dalako, nola
Esan zenduen, zala negarra
Biyotz-eriyak sendatuteko
Mirakindarra
Iyen artean, murmur egiñaz
Ibai urdiña dijoanean,
Iruditzen zait gozo diola
Pasatutzean:
¡Selgas argiya! ¿non arkiko, det
Zu bezelako kantatzallerik?
¿Non arkiko det nere doaiyen
Azaltzallerikan?
Dagak loreak beren usaiyu,
Choriyak beren chorrochioak,
Beren murmurrak ibaiyak eta
Iturrichoak;
Bere surmurrak sartaizechoak;
Zuaitzak beren mardultasuna,
Eta lañoak apaintzen duen
Churitasuna;
Zuri dizute, Selgas, eskeintzen,
Agertu nairik doaikerdea;
zuri dizute biraltzen beren
Oroitz maitea.
Baña ¿zer dira ¡zer! zuretzako,
Lore-guztiyen lurrintasunak?
¿Zer dira chori t'egazti danen
Kantu bigunak?
¿Zuaitz ederren guritasuna,
Sartatzearen surmur eztiyak,
Ibaiyen eta iturrichoen.
Soñu poztiyak?
¿Zer dira, Selgas, oek guztiyak,
Baldin Zeruan aingeruchoak,
Badizkitzute jotzen pozturik
Arpa gozoak?
¿Baldin badaude zuri kantatzen:
"Doatsua da, gizon ernea,
Goitzen duena, bere lanakin,
Errugabea?"