inprimatu
28koari
Izenburua:
28koari
Sinadura:
Sebas
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sebas

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
804.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


28koari

 

Sebas

 

 Hogeita zortzirako eratu

 duten manifestapenaz,

 zerbait esanez natorkizue

 bihotz minez eta penaz;

 ixilik egon beharko nuke,

 baina honetan ezin naiz,

 nola arraio jolas daiteke

 gure gudari onenaz?

 

 Kaka artean buelta ta buelta

 nola ezkutatu hatsa?

 hemen badago atsegin duenik

 kolore hortako salsa;

 gure herrian gertatzen dena

 iluna da ta garratza

 bildots artean oraindik ere

 harro harro dabil hartza

 

 Kondena mehetan ari zaizkigu

 buru diren jelkideak,

 heuren pisuak baditu nonbait

 ezker eskuman aldeak;

 bizi nahi dugu eta ez uka

 hortako eskubideak,

 kate hauk hautsi nahi ditunari

 otoi, ez itxi bideak.

 

 Nola demontre sinets daiteke

 "bai abertzaleak dira",

 gure gudari azkartxoenak

 nahi badituzte erretira;

 zerbait lortzeko beharko dugu

 jo kale edo mendira

 gutxi balio digu Madrildik

 zer datorkigun begira

 

 Geure gudari onak ukatuz

 nekez inoiz askatuak,

 ta gutxiago betetzearren

 Madriltarren aginduak;

 ezin ditugu alferrik galdu

 dauzkagun bide hestuak,

 harmen menpean gauden artino

 gora gure harmatuak

 

 Utzi UCD, PSOE ta PCE

 utzi Madrilgo katarrak;

 eta elkartu ditzagun behingoz

 abertzalean indarrak.

 Elkartu EIA , LAIA ta HASI

 ESB eta ETArrak,

 denon artean aska dezagun

 gure aberri bakarra.

 


inprimatu