Mixiolariak
Sarriegi
Sutsu ondarrera
orruaz dijoan leoe-antzera,
oldarkoi, su ta ke
ekaitzak dakarren oņaztarra beste,
bere etxerik urrun,
izerdi patzetan, lanean gau t'egun,
sua biotzean
ta jaunaren itza dula ezpaņean,
orra nola dabillen
mixiolaria fedea zabaltzen.
Gurutza darabil,
gurutz eroslia, lepotikan zintzil,
axe du laguna,
oņaze mingotzen gozakai biguna.
Makilla eskuan,
Karmengo Amaren jantzia soņean,
oņak odolduta
bizar luzea autsez darakus loituta.
Oi zenbat izerdi,
zenbat atsekabe, neke, larrialdi,
urtien buruan,
gazte kementsuak eraman dituan!
Neguan otz dardar,
udara gorrian beroz ito bear,
egunez ibilli,
oroldi gaiņean gabetan lo gitxi,
batzutan egarri,
bestietan gose ta beti bakarrik.
Baņan neke lanen
astuntasun latzak eztu ikaratzen,
ta ibilli ezinda,
indarrak nekeaz zearo galduta
bide bazterrean,
atseden bearrez etzitzen danean,
arturik gurutza
gogor eskuetan negarrez diotsa:
"Zuregatik, Jauna,
utzi nuan nere amatxo laztana,
t'ezdiot geyago
kopet zimurrean mosurik emango;
Zugaitik bakarrik,
Zuri siņiskaiak ekartzeagaitik,
utzi nuen etxia,
ain maitea detan aberri eztia...
eta ara bakarrik,
begira nazazu ibilli eziņik.
Gogoak nai ditut,
nere Jaungoikoa, gogoak nai ditut!
Ken, eder ba zaizu,
begioi argia kendu egiezu,
itxi eztarria,
arrak jan dedilla nere aragia,
Baņan, Josu maite,
nere gogo-miņaz erruki zaite;
ekatzu gogoak,
ene Jaungoikoa, ekatzu gogoaki