Mitxelenak daukazki Gasteizen
Sarriegi, Andoni (?)
Bertso berri batzuek
gaur ditut ekarri
zenbaitsu gauza hemen
bai harrigarri!
Euskarari buruzko
gaiak oso sarri
erdara ederrean
guk burubelarri
hauxe samingarri
eta sumingarri
Lehen hemen larri
elur eta harri!
erdaldunak gozatzen
dituzu jarri.
«Idazlan Hautatuak»
liburu bikaina
gomendio mamitsuz
dago egina.
Geroztik ere bada
zurerik hor baina
gaurko bizitzarako
hartu behar gaina
aurkiturik zaina
heda alabaina!
behar dugun aina
emanik tamaina
bizitza euskalduntzen
bai alajaina!
Euskal Herriko doktor
ta gainerakoak
gaur arte ez dituzte
histori bapoak.
Dena erdaraz landu
izanik doktoak
euskaraz gerorako
utz egitekoak
hemen gaur gaurkoak
bihar biharkoak
berehalakoak
premia nahikoak
nork ditu eskuetan
UZEIk lakoak?
UZEiren lana ez da
paradisukoa
ez eta behin betiko
egindakoa
baina «peoi» askotxok
bultzatutakoa
zuen belaunaldiak
egin gabekoa
emanik ukoa
hora ba jainkoa!
hor digo gakoa
ta bera nahikoa.
ez izan zu nolabait
sailerakoa.
Euskal idazleogan
estimazioa
bazenuen zuk noski
bendizioa.
Etxekoei ez bota
zuk maldezioa
Lagun lanean eta
utzi azioa
guk arerioa
alferren zioa
hor da bizioa
eman lezioa
Euskaraz piz dadin eus-
kal nazioa.
MUGA, MUGAKIDEOK
erdara zaleak
gai hauek tratatzeko
euskara gabeak.
Mitxelena non dira
zure zutabeak?
erdaraz nola landu
euskara-legeak?
zure lan hobeak
hor nonbait gordeak
oso dotoreak
ta guztiz trebeak
aspaldian zai gaude
itzultzaileak.
Bai Ibartzabal Jauna
kritika liteke
ez ordea erdaraz
orriak bete.
Landu euskaraz gaiak
kazetari trebe
noraino heltzen zaren
ikus alafede!
UZEIko lan gabe
har ezazu xede
politikaz ere
euskaraz jo ta ke
bitartean nolanahi
isilik hobe!
Jaunak behar ditugu
maisuak zorrotzak
gal ditzagun betiko
erdal morrontzak.
Euskaraz gaiak landuz
eta sartuz hortzak
ez erdaraz idatziz
pozturik arrotzak
harturik nau lotsak
betiko mingotsak
erdaldunen hotsak
iluntzen bihotzak!
kritikak egin bitza
euskal ahotsak.
Eusko Jaurlaritzari
orain zenbait ohar
Euskara lan dezagun
sua eta gar.
Argitarapenetan
trafiko-lana sar
administrazioa
ta lege-lan zakar
erabakiak har
berandu da bihar
orain dira behar
gero ez egin negar
eta Boletin hori
taxutu azkar.
Hemen hautsi lezake
nork berea zohia
baina balak kalera
datoz doi-doia.
UZEIrenak jo dute
bakarrikan goia
tamalez besterik ez
hor dago sasoia
ez nahasi lohia
Lagundu "peoia"
ireki kajoia
eman arrazoia.
historiak emango
dio koroia.
|