inprimatu
Artzaia ta artzaitxoa
Izenburua:
Artzaia ta artzaitxoa
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
23.zk.
Orrialdea:
303

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzaia ta artzaitxoa

 

Andonegi, Ziriako

 

 ­Aita! dio artzaitxoak.

 -¨Zer nai dek maite?

 

 Gaur egun aundia dala

 esango nuke.

 

 -¨Zer dala ta ordea, nere semetxo?

 ¨zer dala ta, esaidak

 ene kutuntxo?

 

 -¨Ez dezu entzuten artzai abestiak?

 ¨ujuju batzuk eta

 ijiji bestiak?

 

 -Ala dek semetxo, egi-egia, dek,

 mendian betik gora

 denak zetoztek.

 

 Ontan artzai bi ziran txit erreratu,

 gure auzoko diran

 Anton eta Peru.

 

 -Ain laisterka biziz ta pozez beterik

 ¨noraruntz zijoazten

 bide artatik?

 

 -Ta erantzun zuten pozez eta alai,

 aspalditxoan gaude

 Aurtxo baten zai.

 

 -Gaur jaioko omen da lasto artean

 auetako txabola

 zartxo batean.

 

 -Non jaioko dek, esan, ¨urruti, emen?

 esan zak azkar, esan,

 baņon ¨Belenen?

 

 -Ala diote denak. Ortxe Belenen.

 Goazen bada guztiok;

 goazen lenbailen.

 

 -Artzai guztiak datoz goiko menditik,

 goazen, semetxo, azkar

 denen aurretik.

 

 -Artu zagun, seme, bildots bana biok,

 aurtxoai eskeintzeko

 samur-samurrok.

 

 Aurtxo jaio-berria Aman ondoan,

 negar ta negar dago

 seaskatxoan.

 

 ¨Ain apal zergaitik jaio ote da ba

 Zeru-lurren Jabea

 izanik Bera?

 

 -Belaunikatzen gera Zure aurrean,

 ongi etorria Zu,

 Jesus, lurrean.

 


inprimatu