inprimatu
Santander
Izenburua:
Santander
Sinadura:
Sardui, Begoņa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui, Begoņa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
27
Alea:
48.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Santander

 

Sarduy

 

 Milla bederatzireun eta

 Ogeta emeretzian

 Semendiaren ogeta laua.

 Negu gogorren erdian

 Zerua utzirik aingerutxu bi

 Agertu ziran Ludian

 Ze poz atsegin izango etezan

 Zubipunteko sendian

 

 Miren Itziar eta Begoņa

 Zituezan aukeratu

 Izen onekin eleizaldian

 Ginduezan bateatu

 Lenen obena parkaturikan

 Kristau gintzazan bigurtu

 Lusiper eta munduko gauzai

 Ziņez egiņaz ukatu.

 

 Ikastolara juateko ordua

 Igarri gabe eldu zan

 Asko ikasteko pixkat alperrak

 Ene Itziar, gintzazan

 Ondo egiņan saria artzeko

 Gu baņo oberikan bazan

 Ordiez baņa amaika jolas

 Eleiza aurreko plazan.

 

 Gertakizunak egin genduzan

 Lenengoz Jauna artzeko

 Loraillaren ogeta bia

 Aukeratu ortarako.

 Orrez gaņera gure aitatxon

 Urte urrena ospatzeko

 Zentzuna galdu ezik jaiori

 Nola Itziar artuko.?

 

 Itxas gizonen jantzia gendun

 Polita eta bikaņa

 Bilbo aldian egon leiteken

 Jostun, onenak egiņa

 Gure aitaamak dotore jazten

 Egin eben alegiņa

 Larrosak baizen polit egozan

 Itziar eta Begoņa

 

 Igarri bage etorri ziran

 Guretzako ogei-urte

 Sasoi onena danen gaiņetik

 jainkoa egiteko maite

 Mundua berriz beragan nairik

 Alde danetara deike

 Zintzua izan ezik Itziar

 Betiko galdu leiteke.

 

 Alkarraz sarri bizi izan arren

 Orra eldu da eguna,

 Loratxu biak erdibiturik

 Bananduko dituana,

 Zergaitik baņa banantzeori

 Zein da alde naiduana

 Gurasuari eske da Bego

 Mojathzarako baimena.

 

 Aspaldian sun gogo izateko

 Goi maitasunen lantzari

 Bere biotza maitasun garbiz

 Eskintzeko jainkuari,

 Umiak maite, gaixoak zaindu.

 Lagundu aita amari.

 Kristoren argi ta poza emon

 Giltzpean dauzanari.

 

 Ez bardiņa da esan legike

 Bakoitzak dogun bidia

 Baņa bakarra bioentzako

 jungoikuaren legia,

 Kristau zintzua izan ondoren

 Gaizkatu geure arimia

 Zeru goietan itxaron daigun

 Agindutako saria.

 

 Eguzki argia illunduteko

 Eguna da etorriko

 Illargi eta izar ederrak

 Ez dira Itziar betiko

 Ludi ta gauzak aldendurikan

 Itxasua legortuko

 Baņa Itziar zure bikoitzak

 Beti zaitu maitatuko.

 


inprimatu