inprimatu
Zidar-ezteiak
Izenburua:
Zidar-ezteiak
Sinadura:
Sardui Enbeita, Deunoro (Deunoro, Alper)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sardui, Deunoro

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zidar-ezteiak

 

Deunoro

 

 Zubi-punteko etxe barruan

 Deun Esteban egunean,

 Ara ta ona, oiu ta zantzo,

 Alkar aitu eziņean,

 Etxea bete notin gabiltza

 Txoro batzuen antzean.

 Zer da jazoten? Zer jai ospatzen?

 Zer da-gaur gure etxean?...

 

 Egia esan, jai zoragarri,

 Aundia dogu egiten:

 Neure guraso kutunak alkar

 Maitasun biziz txeratzen,

 Biotzak daukez izketa gozoz...

 Baiņa zer dabe esaten?

 "Gure ezkontzako zidar-ezteiak,

 Dauskuz biotzak asetzen."

 

 Seme-alaba sail mardula azi,

 -Zortziraiņo bai guztirik-

 Jaunaren esker ta gurasoen

 Begipe beti ibilirik,

 Sendiagaitik, bear ba'litza,

 Bizia izteko gerturik,

 Ludi-bizitza daroazue

 Maitekor eta atsegiņik.

 

 Kanpo aldeti leio guztiak

 Zazpi zuriz estalduta,

 Lore-ontzi ta apain-margoak

 Argi ta garbi sailduta;

 Ke-mordo urdiņa, oso joria,

 Eguzki-argiz nastauta,

 Ortzirantz doia, barrengo jaia

 Goitarrai azal-gurata.

 

 Gazteak ziņen garaia azturik,

 -Itxi baita azkatasuna-

 Maite-mindurik buztartu ziņen

 Aukeratuz laztasuna;

 Seme-alabei ager zeuntsoen

 Biotz biren ontasuna,

 Alkar arteko gaitz-akats-utsei

 Erakutsiz maitasuna.

 

 Zidar-ezteiak jai-egitean,

 Ona nire ausnarpenak:

 Ezin ordaindu daikedazala

 Nitaz eman samiņak;

 Alperrik nire ordainduteko

 Egin neikezan lor ziņak,

 Zuen maitasuu bardin bageaz

 Ez ba'dozuez aantz-danak.

 

 Zorioneko zidar-ezteiak,

 Zorioneko eguna,

 Sendi osoa gurasoekin

 Ospatuten gagozana.

 Jainko altsuak emon daiskula

 Biotzean ontasuna,

 Urte askotan izan dagigun

 Gaur daukagun zoriona.

 


inprimatu