gogoa (arimea) bai dogu...
Deunoro
Gizon bateri galde daiogun:
"BIZIRIK ZARA AURKITU...?"
Baietz zigur bat erantzungo dau.
Eta errezoia badau.
Baiņa... galdetu daiogun, bada:
"BAIETZ ORI ZERK DIRAUTZU...?"
Erantzupena luzatuko dau
Ixillik bada gelditu.
Geure buruai galde daiogun:
"BADAKIK BIZI AIZENA?"
Alper-alperrik itxarongo dau
Buruaren erantzuna.
Zelan erantzun, azur t'aragi,
Besterik ez da ta dana...?
Ta onek legez, beste gauz danak,
Ez jakin bizi dirana.
Une danetan gelditu barik
Gabiltzaz zerbait egiten,
Esku oin, buru, zentzun guztiak
Gure gurariz ibilten,
Buruko garau edo zentzunak
Gaituelarik artezten...
Baiņa... buru ta biotzen naiak
Nun diriala sortuten?
Eta zerbaitek esaten digu
Gure biotz barrenian:
"BIZIRIK ZAGOZ"... ta au gogartuz
Jarten gara jakiņian;
Bizi gerala, ta zerbait ori
Ez jakin, ez ikustian,
Eztabaidako duda gogorra
Sortzen yaku biotzean.
Geure biotzen lege arteza,
Ontasunaren iturri...
Geure gogapen ta eginkizun
On ta txarren ziņaldari...
Iges egiņaz... gure bizitza
Amaituten dauan ori...
"GOGOA" dogu t'ardura aundiz
Kargu daiogun berari.