Arantzazu'ko Ama gure artean
Andonegi, Ziriako
Eder artean ederrik bada
Zeru eta lur osuan,
Arantzazu'ko Arria maitea
zoragarria zeguan.
Pozaren-pozez, sutu-suturik
negar ta negar nenguan,
Aldendu gabe egongo nintzan
gau ta egun bere onduan.
Lurrean ain ederra danean
nolako ote da Zeruan.
Arantz artean agertutako
Zeruetako izarra,
Biotz barrenen sortu dizkigu
maitetasunen su-garra.
Zu zera gure zaindari eta
egizko Ama bakarra,
Zugan daukagu itxaropena
badegu Zure bearra,
Zaindu ta gorde gaitzatzu beti
Birjin Arantzazutarra.
Arantzazutik irten da zabiltz
erri batetik bestera,
Edertasunez apaindurikan
uso txurien antzera.
Lendabiziko Begoņa eta
gero Loyola aldera,
Gipuzkoako erri aunditik
txiki bastertuenera.
Zeruko Ama goratzearrea
euskaldun danok batera.
Badatorkigu gure Amatxo
onunzka Arantzazutik,
Atoz onera diote denak
alde bat eta bestetik.
Gipuzku, Bizkai eta Araba
baitare Naparroatik,
Euskalerrian maitatzen degu
arantza'n sortu zanetik.
Jarrai dezagun bada maitatzen
gauza guzien gaņetik.
Gora dezagun Arantzazu'ko
Ama Birjiņa maitia,
Andre guztitik aukeratua
grazi guziaz betia.
Itzul itzatzu gugana, Ama,
Zure begibitartia.
Euskalerriak Zugan jarrita
dauka gaur uste guztia,
Erbeste ontan gure zaindari
Amatxo izan zaitia.
Ama Birjiņen urte santua
aurten degu Arantzazun,
Jaungoikoaren Ama maitea
arren onratu dezagun.
Gure premi ta zorigaitzetan
laguntza izan dakigun,
Gure eriotzako orduan
azken on bat izan daigun,
Bere bitartez Jesus, laztana
Zeruan ikusi zagun.