inprimatu
Ezdakitenak jakin dezaten
Izenburua:
Ezdakitenak jakin dezaten
Sinadura:
Sarasola, Jabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sarasola, Jabier

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
660.zk.
Orrialdea:
7

Jabier Sarasola

 

 Ezdakitenak jakin dezaten

 notiziya bat neria

 bertso batzuek ateratzeko

 orain det idia

 ondo daudenak gaizki ipintzen

 batzuek ibiltzen dia

 txarri tratuba eginda auda

 gizonen buruzbidia.

 

 Kristo jayozan denboratikan

 eta oraindaņokuan

 milla urte ta bederatzireunda

 ogeita amaika juan

 gertatzen diran kontu oriyek

 edukitzeko goguan

 eta tratubak egin ditzagun

 fineza obiaguan.

 

 Zer da boladan itzegiteko

 zertako egon lotsakin

 gabaz kanpuan ibiltzen dira

 izugarrizko otsakin

 geure anbat geratuko ez giņan

 orren alderdi motzakin

 ondo pentsatu izan bagendu

 zer pasako zan ontzakin.

 

 Amaika txarri gaztetatikan

 zortzi aukeran erosi

 ta kamiyora lagundutzeko

 mutil bat agindu azi

 txarri mutil birian laga

 bera aurrera igesi

 itza kunplitzen erakutsia

 ez oteluke merezi.

 

 Joanzan San Martin bigarrenian

 txarri oyek erostera

 amalau duro ta erdiņa tratu

 igo zan orrenbestera

 birez erdiyan txori tropenbat

 oserbatu du ostera

 momentu baten eskapatu du

 erri batetik bestera.

 

 Zarra kamiyoz Erkizirata

 txarri tratuan gaztia

 etorkizunak bildurtu nunbait

 pentsatu igez astia

 automobillan sartu eraman

 senide batek bestia

 ori egiten duten klasiak

 jenero fiņak eztia.

 

 Zenbait egazti gaiztuak dira

 kuadrillak alkar artuta

 ta ontzat berriz motel samarrak

 geyenetan bakartuta

 bildurtu erraza da olako

 tratu gaiztoak artuta

 bere burua defenditzen du

 arbol zuluan sartuta.

 

 Gere buruban zer pensamentu

 ote zeduzkan jarriyak

 ikaratuta utzitzeraņo

 zeamazkien txarriyak

 deskonfiantzak berekin ditu

 estuazun da larriyak

 ontzarentzako alare ez dira

 milagro izugarriyak.

 

 Baņa ez dakit ote dabillen

 arrazoi bide onian

 estreņengua etzun izango

 ori egin duanian

 pentza lezake non eta nola

 ibilliko dan lanian

 txoriak esna topatuko ditu

 berriz etortzen danian.

 

 Txarriak ondo eramateko

 lagunai ziyon agindu

 eta mutillak zintzo ta leyal

 orren esana egin du

 ta kamiyora juan danian

 aldegin dula jakindu

 sentimenturik duan persona

 nola ez liteke mindu.

 

 Baserritara zertara juan

 okasiyo ematera

 gure lurretik ark kerdu zitun

 ez asi itzik jatera

 esateomendu ezginuzela

 bear dan garayan atera

 eramatia baņo etzeuzkan

 berak berekin batera.

 

 Mundu ontara jayuak gera

 nunbait asko ikusteko

 guk ezaldegu arrazoitikan

 zerbait esaten asteko

 kuidadorikan etzan egongo

 tratuba orla uzteko

 epoka ona barrunda balu

 galanki irabazteko.

 

 Tratu merkian artu naita

 txarri bikaņak gustatzen

 gauza onzale geranak gera

 baņa bildurra gastatzen

 alako amaika ume ta ama

 ezdira gutxi kostatzen

 orrek ainbeste nork eman bada

 geyegi ez nion eskatzen.

 

 Burla egitiak pena eman dit

 ez det galdu interesan

 presiyo oyek nork ordaindubak

 baditut egiya esan

 gertatu dana aitortutzeko

 zertako egon perezan

 gure moduban beste lekutan

 iņor engaņa ezdezan.

 

 Telefonora deitu nion

 iru edo lau alditan

 gizonik eztubela etxian

 andriak itz egindit bitan

 urrutitikan igertzen nion

 etzebiltzala egitan

 beti geroko luzepenian

 orra nola utzi ditan.

 

 Tolosan alkar billatu degu

 amargarren egunian

 eman nai nizkion ze kosta ziran

 gizonak juzga enian

 lagunak esan obe dezute

 bertan konpondu onian

 atziaz laister jiratu zaigu

 ori entzun duenian.

 

 Zenbait gizonek minutu baten

 itzari ezin eutsita

 berak nai duna eitia libre

 besteri eragotzita

 tratuban ere eskarmentubak

 eldu erakutsita

 tratantiakin gutxi fiyatu

 siņale gabe utzita.

 

 Non eta nola eroriko dan

 persona ezin markatu

 baņa orlako tratanterikan

 egundo etzat gertatu

 esker aundiyak merezi dituzu

 etzera gaizki portatu

 zuk egiņaren ordaņak dira

 gaizki esanak barkatu.

 


inprimatu