Juan Jose Sarasola
Milia betzireun da ogeitamairuan
ogei ta iru Urrillak
Uraldiakin izandu dira
Kalte ikaragarriyak
Urte santuak eman dizkigu
Aurten ixtillu gorriyak
Lenguen markak pasa dizkigu
Urakanaren neurriyak
Ondatu dira erriyak.
Itxasotikan segitzen manga
Etzan txantxetan asiya
Garagarraren erdi ezkero
Zebillen trumoi nasiya
Kulpa gabeko makiņa bati
Laburtu zayo biziya
Oraingo ontan Errenderiya'n
Gertatu dan desgraziya
Gogoangarriya guziya.
Lengo kaltian suskriziyoa
Orain ari ziran kobratzen
Ustez seguro zeudelakoan
Al-dezatena logratzen
Aundiyagoa zetorrenikan
Etziranak akordatzen
Azkenerako galdu gordian
Beren buruak salbatzen
Danak etziran libratzen.
Estaziyoko papeleratik
Pasaya'ra bitartean
Alperrik galdu diran milloyak
Ez dakigu zenbat diran
Piņuak eta aideko gauzak
Kanale dana betian
Zabaldu eta Bayona'raņo
Juan dira korrientian
Langillientzat kaltian.
Iru metro eta erdiko urak
Iritxi ziran bostera
Dilubiyua gora zetorren
Ordu batetik bestera
Amar terdiyak ingurua zan
Asi zanean jextera
Gau illunian argirik gabe
Bildurra berriz ostera
Zein urrikaltzen ez gera.
Nunbait ez gera eskarmentatzen
Iritxi arte ordura
Lasayenai're etortzen zayo
Ajola edo ardura
Ospitaleko gaxuak gatik
Norbaiti zayo burura
Al-dan lenena jaso dituzte
Tellatuan ingurura
Posible zuten modura.
Donostiya'ko bonberu oyek
Inguratu ziranean
Bertan ziranak dudarik gabe
Lanak artuak mendian
Amak negarrez ta ume gaxuak
Ezin billatu nun diran
Errukituta goyenetara
Eramanak aidanian
Al-zan modu onenian.
Antigua'ko klinikan daude
Ogei ta amar neska txiki
Emengo monjan giyatzalliak
Laguntzen diye ederki
Garbitasunez kontentu dira
Ez dute milla aitzaki
Aldaneko relijiyosak
Ain biyotz ona izaki
Begiratzeko goxoki.
Erriyuaren aldamenian
Oyartzun'go baserriyan
Kosetxak eta lurrak eraman
Ditu ixtillu gorriyan
Ajola aundiya zayonen batek
Esan du Euskal-erriyan
Begiratu bear aundiya dala
Irun eta Ondarrabiya'n
Geyena Errenderiya'n.
Baserri baten pentsu ikatzak
Egaztiyak eta danak
Ate batetik sartuak eta
Bestetik eramanak
Sagar pilla bat munto ta guzi
Bixtatik galdu diranak
Berriz laguntza egin dezake
Borondatia duanak
Edo al-dezakenak.
Gaztaņan goiko etxe-jabia
Ignazio Otaegi
Justu-justuan bizi danantzat
Ark ere kalte geyegi
Esan lezake ondasun asko
Utzi diyola urari
Berriz datorren suskriziyotik
Baliatu al-baledi
Premiyan dala diruri.
Garagarraren asieratik
Urriyan azken artian
Erregerikan aberatsena
Asarretu da kortian
Eskerrikasko jakintsuenak
Daudela borondatian
Projimuari begiratuaz
Bizi geran lur maitian
Garbiyak izan gaitian.