inprimatu
Pirineo zuriak
Izenburua:
Pirineo zuriak
Sinadura:
Sarasate, Francisca
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Sarasate, Francisca
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
93

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pirineo zuriak

 

Sarasate, Francisca

 

 Pirineo zuriak

 ikustean urrun,

 nere biotzak sendo

 pil-pil egiten du.

 Mendiin narotasunak

 naukate alaiturik

 gazte banitz bezela

 izekiz beterik.

 

 Euskal-erri maitea,

 banator zugana,

 maitetasun biguņa

 zutan arkitzera;

 Pozak eta atsegiņak

 urrun sorterritik,

 jakiņa da ez direla

 gezur utsak baizik.

 

 Iri dierri guziotan

 zure izen garbiak

 bereganatzen ditu

 jende begirunak,

 ikusten dutelako

 zure ume zintzoak

 bizia ematen dutela

 zure amoriogaz.

 


inprimatu