inprimatu
Bertso berriak paratzekotan
Izenburua:
Bertso berriak paratzekotan
Sinadura:
Sanziñena, Juan Antonio (Axura)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sanziñena, Juan Antonio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
885.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bertso berriak paratzekotan

 

Axura (Juan Antonio Sanziñena)

 

 Bertso berriak paratzekotan

 nik badakit nola asi,

 mundu onetan zer pasatzen den

 nai dut ongi adierazi;

 paper zuriyan eskribiturik

 zabaldutzera goazi,

 okasiyo ona izanen du,

 nai dituenak ikasi.

 

 Orainderaño egin tugunak

 eman diozkagu bertzeri,

 eman ta bela gorde ziren ta

 iñon ez dire ageri;

 ortatik barna biar gintuzke

 kontuak ongi ateri,

 nere partetik orra abisa

 ematen diot deneri.

 

 Nagusi jaunak beriak biar tu

 bertziari kendu eskatuz,

 aundiak ere ttipitzen dire

 modu orretan pensatuz;

 etxeko guti geldituko da

 olakoari banatuz,

 ditugun puskak akabo dire

 etsai gaixtuak tiratuz.

 

 Neune're zerbait ikusia naiz,

 bertzearenak aditu,

 unela ez nitzela ongi biziko

 aspaldi nuen etsitu;

 kulparik gabe kendu ta kendu,

 jende guziya izitu,

 orrengatikan ezkondu gabe

 zenbat ote da gelditu!

 

 Denbora txarrak egin biar ditu

 aizia ezpadu mudatzen,

 orainderaño ikusiyakin (1)

 batere ez dut dudatzen;

 lagun gaixtuak elkar artu eta

 jende guzia txupatzen,

 botika onekin gastatu gabe

 asi gaituzte kutsatzen.

 

 Aldi onetan karga aundiyak

 yesan biar ditu erriyak,

 maistru ta maistra, barber, mediku,

 errentarekin jarriyak;

 jan-edan onak lenik egin ta

 gero soñeko berriyak,

 oriyek artzen dituzte gurí

 alde guzitik neurriyak.

 

 Eben solasak egiten tuzte

 sala aundiyetan sartu-ta,

 edozein gauza egiñagatik

 eztute galtzen konduta;

 motiborik ez izanagatik

 formatzen dute disputa,

 batere gabe gu utzitzeko

 ditugun guziek kendu-ta

 

 Batzuek ondo janak or daude,

 bertziak berriz diyeta,

 gezurrik gabe egiyarekin

 beteko nuke gazeta;

 urteko kontribuziyoa ere

 ez dakit zenbat pezeta,

 modua onetan asko bizi da

 guri kenduaz ase-ta.

 

 Mutilzar oiek fraile sartuta

 ogei urtetan eskuan,

 ikusi berri ditugu

 bakotxak geren atian;

 gasna zaarrak, zerri-zanguak

 lendabiziko itzian,

 milla erriel ez ditugu aski

 oriendako urtian.

 

 Gure etxera etortzen dire

 maiz orrelako enganak, (2)

 ez dire agitz gezur aundiyak

 lengo zarraren erranak:

 etxetik falta izanen dire

 olakuari emanak,

 ero guziyak ez gara naski

 Zaragoza'ra juanak

 

 Gauza nola den guk jakiteko

 bederatzi bertsu berriyak,

 irurogei ta lau urteko

 mutiko batek jarriyak; (3)

 ardua edan ta beila asi nitzen

 kendurikan egarriyak,

 guziyentzako eztire izanen

 auk agitz konsolagarriyak. (4)

 


inprimatu