inprimatu
Printz!
Izenburua:
Printz!
Sinadura:
Santxo Uriarte, Joseba (Itxasu)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Santxo Uriarte, Joseba

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1179-1180.zk.
Orrialdea:
72

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Printz!

 

Santxo Uriarte, Joseba

 

 I

 

 Bertsotan nago jarrita lasai

 su eman ohi didan argiaren zai

 Oi argi bizi ernagarria,

 gogo kamutsen zorroztarria!

 Nigana zaite...

 esango dizut esan baleike

 zenbateraino zaitudan maite.

 

 II

 

 Goizez leihotik ixartzen nauzu

 begi ninietan emanik musu

 Oi argi goxo eztiz betea,

 amets beroen interpretea!

 Dizut kantatzen...

 oilarrak ere baitu gozatzen

 zure etorrera iragartzen.

 

 III

 

 Bidaltzen zaitu zu eguzkiak

 argiz apaintzera leku guztiak

 Oi argi ttukun xarmangarria,

 auspo zaharraren arnas-barria!

 Zerorri esker...

 ezin ninteke pozago ager

 oro baituzu bihurtzen eder.

 

 IV

 

 Egunez eta ilundu arte

 pozaren zaitugu denok, aterpe

 Oi argi gotor babespidea,

 gizakiaren adiskidea!

 Bihar etorri...

 edo izpi bat behintzat igorri

 bizi gaitezen helduta horri.

 

 V

 

 Ilunpetako lagunak ere

 zu noiz agertuko begira daude

 Oi argi tinko egonarria,

 esperantzaren oinaztarria!

 Zure diztira...

 -kateatuen argi-desira-

 haienganaino heltzen ari da.

 

 VI

 

 Bizitzan hainbat ilunbe dago

 ta ezin zu gabe bizi luzaro

 Oi argi gori suzko txinparta,

 nobeletako zaldun ausarta!

 Ai bazeneki...

 zenbat bihotz-gar duzun izeki

 egongo zinen piztuta beti.

 

 VII

 

 Ortze garbitzat zaitu egunak

 eta ilargitzat arrats ilunak

 Oi argi kuttun maitagarria,

 bihotz-gintzaren zimendarria!

 Zaude zeurean...

 argitzen segi modu berean

 gizaki guztion mesedean.

 

 VIII

 

 Nire burura heldu zara PRINTZ!

 eskertuko nuke kapaza banintz

 Oi argi leial esanekoa,

 bertsolarien alfabetoa!

 Zaitut laguntzat...

 baina debalde bazatoz behintzat

 bertso apalok hartu zeuretzat.

 


inprimatu