inprimatu
Olgeta magikoa
Izenburua:
Olgeta magikoa
Sinadura:
Santxo Uriarte, Joseba (Itxasu)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Santxo Uriarte, Joseba

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-1
Orrialdea:
129-130

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Olgeta magikoa

 

Santxo Uriarte, Joseba A.

 

 I

 

 Bertsoen giltzaz amets-ateak

 berriz zabaltzera noa

 senak hortara naroa

 berriro ere senti dezadan

 bihotz-fereka banoa

 plazeraren baltsamoa.

 Bertso-doinutan hasi orduko

 gogoaren pianoa

 paperean arranoa

 hegaz hasi da tajutu nahirik

 altxor guztien pianoa

 plano guztien asmoa

 

 II

 

 Bertsorik bertso mailarik maila

 igotzen dut zurubia

 bi mundutako zubia

 igotzen eta argiagotzen

 ludiaren irudia

 irudiaren ludia.

 Hitz-neurturiko jolas bihurtuz

 sormenaren justuria

 nire esku urduria

 dantzan ari da papereratzen

 hitz magikoen euria

 ametsetan isuria.

 

 III

 

 Zurubi-mailak bukatu eta

 oro ikusten dut lasai

 ikustezina ere bai

 gogoa baina egon ezinik

 oraindik daukat goranahi

 izar haundi-nahien anai.

 Adimendua dudanez gero

 sentipen magikotan blai

 hain ditut zentzuak ernai

 begiak jotzen duen guztia

 bihurtzen baita kantagai

 bertso berriaren sustrai.

 

 IV

 

 Atseginaren altzoan nago

 heltzen baita niregana

 musika eder bakana

 baita lainotan hurbiltzen ere

 kantatzen ari den dama

 eta eskutik narama.

 Bere ahotik eztitan dantzut

 melodien karabana

 belarrirako laztana

 aire berritan edertzen baita

 ezein bertsoren izana

 apainduz bertan esana.

 

 V

 

 Liluraturik nago aditzen

 erritmo bizi arina

 txalapartaren berdina

 eta zainetan eutsi ezinez

 daukat odol irakina

 tun-tun setatsuen grina.

 Osorik hautsiz osorik betez

 bertsoaren diziplina

 neurriaren danbolina

 jotzen ari da silabakatuz

 esaldi-mokil gordina

 berba-dantza atsegina.

 

 VI

 

 Gozamenaren azken dardarak

 nago sentitzen hasia

 zirrara gozo-gazia

 entzuten baitut usapal baten

 hitz-xurrumurru nahasia

 edertasun garrasia.

 Bere kantutik hitz hoskideak

 etengabe doaz ia

 parrastaka fantasia

 errima batek ereiten baitu

 hurrengoaren hazia

 armoniaren grazia.

 

 VII

 

 Malkorik malko mailarik maila

 bajatzen dut eskailera

 bi mundutako barrera

 bajatzen eta ilunagotzen

 galeraren egoera

 egoeraren galera.

 Hitz-neurtuetan agortuz gero

 irudipenen kantera

 lehengoko esku artega

 nekez ari da ubideratzen

 eskas datorren urbehera

 ametsa baita sosega.

 

 VIII

 

 Bihotz-erdian oraindik daukat

 kilika goxo biguna

 plazeraren oihartzuna

 ate ostean gelditu arren

 bertso idatzien luma

 magiaren erresuma.

 Ez dut barruan nabarituko

 bertsogintzaren lurruna

 hain hurbila hain urruna

 berriro ere zabaldu arte

 ametsen ate astuna

 neure olgeta kuttuna.

 


inprimatu