Txoriño kaiolatuei
Santisteban, Karlos
Gabonetako delizien
aireak datozkigu
gezurrezko
zurrumularien eskutik...
Hau poztasunaren handia!
(Tristeziaren munduan
zioen gezurtiak)
Gure haginak itxuraldatzen dira
joku ziztrinen janaria
-urde elikagaia-
irentsi ahal izateko
gizarte ankerraren poderioz...
Hau egunaren alaia!
Beldurraren munduan
zioen beldurtiak)
Gure itxurako poztasunean
ahantzirik ditugu
-ARRAS!-
ilunpeetatiko anaiak
giltzen petiko bakartatean...
Hau anaitasun hunkigarria!
(Gorrotoaren munduan
zioen itsuak)
Baina kaiolak hertsirik daude
hegorik gabe txoriñoak
nola egin hegaz
nola, zelan?
Terrorismoa hilik dago!
(Terrorearen munduan
zioen zapaltzaileak)
Giltzapeturik zaudetenoi
diotsuet ozenki:
ez dut nahi bake-egunik
zurekin egon arte!
(Munduan
ixiltasuna...)