inprimatu
Arnasa berria
Izenburua:
Arnasa berria
Sinadura:
Santisteban, Karlos
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Santisteban, Karlos

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
899.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arnasa berria

 

Santisteban, Karlos

 

 Aldakortasunaren erlojuak

 uzten digu irentsiriko denbora

 eta bideratzen gaitu

 ezagutu gabeko pera

 anitzkoloredun itxaropenera

 biharko egunsentira.

 

 Arnasa berria dugu beharrezko!

 

 Arnasa berria

 gorputzaren elikagarritzat

 gorpuaren hilgarritzat

 geroaren geroa

 ikus dezagun suberriz

 argiturik

 beroturik:

 gerozko egun argiz

 Herria izan dadintzat!

 

 Arnasa berria dugu beharrezko!

 

 Arnasa zaharra

 ahiturik baita

 eta hauspoen hirian,

 behar baitu ostatu.

 Arnasa berria

 duguntxoxea

 bilaka dadin

 erauntsi

 bilaka dadin

 ekaitz

 sumendi

 itsaso,

 tximist

 haserretzarrezko noizbait

 batetan.

 

 Arnasa berria dugu beharrezko!

 

 (Arpas dezagun

 biharraren eztia

 askatasunezko mahaian.)

 


inprimatu