inprimatu
Tolosan bazen omenaldi bat
Izenburua:
Tolosan bazen omenaldi bat
Sinadura:
Santa Kruz, Praixku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Santa Kruz, Praixku

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1077.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Tolosan bazen omenaldi bat

 

Santza Kruz, Praixku

 

 Omenaldi bat eskaintzen zien

 beste semeei Tolosak

 gogratu nahiz galdu ditugun

 Joxi ta Joxeanen hotsak.

 Haien patuak izozten ditu

 gure arnas ta bihotzak

 deusetan nola suntsitu ditun

 isiltasunaren hotzak.

 Abertzalea gorritutzen du

 han falta zirenen lotsak

 

 Gazte horiek ez dira izan

 ez aurren ta ez azkenak

 esan digute ta zulatzen nau

 gorrotoaren eztenak:

 otsoari baimena emanda

 jateko ardi onenak

 aztu eraziz naian dabiltza

 senide hilen izenak

 askatasuna bazkari baten

 trukean saltzen dutenak.

 

 Alderdi Egun batez kanta hau

 Gasteizen dut ikasia

 jelkide zarrek abestu zuten,

 ta honela zen hasia:

 Euskalerriko semeak gera

 zor diogula bizia

 beraren alde emango degu

 zainetako odol guzia.

 Gezur artean zapuztu al da

 gudari zarren hazia?

 

 Bergarakoa lenengoa zen

 ta ez traizio bakarra,

 saldukeriaz betea bait da

 euskal histori zakarra.

 Berriz ote da Eisenhower-ek

 eginak esan beharra?

 Orain Juan Carlos-en arrimoan

 omen daukagu indarra:

 salduarentzat Inperioak

 beti du ordain kaxkarra.

 

 Irlandan bada euskaldunontzat

 etsenplu izugarria

 demokrazia odolez hartzen

 askatasunei neurria.

 Iparraldean luzatuz doa

 hilen zerrenda larria

 Hegoaldean Santi Bruard-ez

 marka digute jarria:

 ikaraz ongi gogortu lendik

 estu genun lokarria.

 

 Baina Irlandak erakusten du

 su eta odolen truke:

 txikiak ere buru t'indarrez

 haundia bentzu dezake.

 Arnasa bera ez bada libre

 dei ote liteke pake,

 usoa ere ez al da gaizto

 hegala askatu arte?

 Urduri dabil, nekatuko da,

 segi dezagun jo ta ke

 


inprimatu