inprimatu
Nazionalistak eta ikurriñaren aurka?
Izenburua:
Nazionalistak eta ikurriñaren aurka?
Sinadura:
Santa Kruz, Praixku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Santa Kruz, Praixku

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
981.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nazionalistak eta ikurriñaren aurka?

 

Santakruz, Praixku

 

 Kontatutzera noakizue

 barruan dudan samina

 nere mintzoa ez da izango

 luzigarri eta fina.

 Ikus'zazue gure herritar

 batzuen zentzu arina

 izenez beintzat abertzaleak

 kristona dute egina:

 peneubekoek kendu digute

 Usurbilen ikurriña!

 

 Gure bandera eskuratzeko

 ibili gara jo ta ke,

 «Euskaldun gara» esatea're

 kosta da malko ta neke.

 «Pakeagatik kentzea hobe»

 orain esaten digute.

 Ken ez dezaten guk ez jartzea

 hori al da zuen pake?

 Pakeagatik horrelakoak

 ama're salduko luke.

 

 Euskal bandera kaleratzeko

 sentitzen dituzte lotsak;

 Euskal Herria, begira zazu

 zein abertzale eskasak.

 Madrid aldean ziur daudela

 militar-otsoak pozak,

 Barrionuevoren legeak ditu

 hemen estutzen arnasak.

 Hainbeste duda et' erreparo

 ez du euki Retolazak.

 

 Herri trixte hau norantza doan

 ez du Monzonek ikusten!

 Konstituzi honi plazak altxeaz

 gure ikurriña ukatzen,

 Retolaza ta Galdos batera

 goardizibilak agurtzen.

 Herria zerbait maite dugunoi

 digu bihotza urratzen:

 gure etsaiei bandera t'armak

 peneubekoak ematen!

 

 Gure artetik anai-arrebek

 aldegin zuten mendira,

 zuzen ed'oker, bakoitzak ikus,

 bainan abertzale dira.

 Hoiek hiltzeko Barrionuevo ta

 Vera datoz Euskadira.

 Nola Elosegi ta Retolaza

 zoazte hoien erdira?

 Noren gorrotoz zaute Madrilgo

 esku gogorrei begira?

 

 Urte gutxi da Usurbildarrok

 anai bat dugula galdu,

 Joxe Martinen goraintzia ez da

 herritarrontzat epeldu.

 Bere hiltzaileak ta bera nola

 gaur otar berean saldu?

 Gizabidea urte gutxitan

 hainbeste al da usteldu?

 Gure banderak et'espaiñolak

 berdin-berdin balio al du?

 

 Esan zenuten: «Nakoa dugu

 oraingoz puska honekin».

 Zer den nahikoa, zer gutxiegi

 edo geiegi, nork jakin!

 Hasi zerate kexatzen orain

 len emandakoarekin,

 eskergarri da konturatzea

 egindako hutsarekin

 Bainan ez segi kolpe ta isekaz

 osoa nai dutenekin.

 

 Espainol bat ez naizela dakit

 aitagandik ikasita,

 Sabinek ere liburuetan

 omen dauka idatzita.

 Negar egingo luke gaixuak

 gaurko Usurbil ikusita:

 Peneubegatik udaletxeko

 balkoi ederra hutsik ta

 barruan denen buru Juan Carlos

 erretratuan jarrita.

 

 Zintzo dabilen abertzalea

 mintzen ni ez neukan naia,

 baina gertatzen diren gauzokin

 ezin nengoke lasaia,

 zabaltzen hasi baita edonun

 traizioaren usaia.

 Ardiz jantzi den hainbeste zerri

 baztertzen gaitezen saia:

 jakin dezagun anaia nor den

 ta non dagoen etsaia.

 


inprimatu