inprimatu
Agur Maria
Izenburua:
Agur Maria
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
103

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur Maria

 

Andonegi, Z.

 

 Goi-aingeru bat zerutik dator

 Zugana, Ama Maria,

 Jaungoikuaren aginduz dizu

 esaten: Agur Maria.

 Aingeru onek nai dizuna da

 berri on bat ematia

 Orregatikan berak esaten

 dizu: Graziaz betea.

 Jaungoikoaren borondatea

 guziro dezazun jakiń,

 Begira nola esaten ere

 dizun: Jauna da zurekin.

 Oraindik ere Goi-aingerua

 Zure aurrian daukazu,

 Adi zaiozu zer dion berak:

 Bedeinkatua zera zu.

 Bedeinkatua zerala dio

 berak aoa betian,

 Bedeinkatua Zu bai Maria:

 Andre guztien artian.

 Bedeinkatua zera Zerori

 bai: eta bedeinkatua,

 Guzion zorionerako: da

 Zure sabelko frutua.

 Jainkoa zure sabel garbian

 aragiz jantzia dezu,

 Zeruratzera gizona dator

 izena duala: Jesus.

 Premian beti zugana dator

 pozikan pekataria,

 Asten da zuri erregutzen

 esanaz: Santa Maria.

 Pekataria sinismen onak

 Zure aurrera darama,

 Zeren dakien ondo zerala

 Zu: Jaungoikoaren Ama.

 Adi itzazu gure erregu

 argalak zeruetatik,

 Baitares: erregutu ezazu

 gu pekatariok gatik

 Ondo dakizu pekatariak

 zer laguntza bear duan,

 Erruki zaite: orain ta gure

 eriotzeko orduan.

 Zu nai zaitugu gure Amatzat

 bizitza guzian emen,

 Izan zaitzagun ere betiko

 Zeruko glorian: Amen.

 


inprimatu