inprimatu
Konchan
Izenburua:
Konchan
Sinadura:
Sanchez Irure, Cayetano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sanchez Irure, Kaietano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
139.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Konchan

 

Irure, Cayetano S.

 

 -Nere lagun Inashi

 ¡orishen lujua!

 Markesaren modura

 ago apañdua;

 mantilla blondaskua

 kaden urrezkua,

 sombrilla sedaskua

 moda berrikua,

 sobre-todo ederra

 ¡bañan nolakua!

 kolore bitakua

 pañu fiñekua,

 saya bajera berriz

 ondo bordatua;

 polbuak arpegiyan

 ta perfumatua,

 ¡orla topatu biar

 neska nobiyua!

 

 -Nobiyuak Karlota,

 pareska atzetik,

 azaldu ordurako

 kalera echetik;

 danak biar nautela

 ¡erotu biarrik!

 kaballero jendia

 etzion chancharik,

 musikan pasiatzen

 señora jantzirik,

 teatrora gabian

 baldinba bailerik,

 chanpañ eta pasteles

 nion asperturik,

 ezkonduko nan laister

 duda gabetandik,

 kapitan barkukua

 senartzat arturik,

 goyarriyan ezbaita

 orlako gizonik.

 

 -Ez dirade izango

 urte bi iñondik,

 etorri ziradela

 abek goyerritik;

 erdera ezdakite

 esateko tutik,

 beren buruak aundi

 erakutzi nairik,

 ezdute miñtzatu nai

 iñola euskerik,

 gañera aitorture

 bada baserririk,

 ¡O! koitadu tristiak

 zaudezte oraindik,

 jaunchuak izan arren

 gaut egun ondotik,

 zubek azkenerako

 nik ondocho dakit,

 chandarmiak emango

 zaituzte emendik.

 


inprimatu