inprimatu
Karidadea!
Izenburua:
Karidadea!
Sinadura:
Sanchez Irure, Cayetano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sanchez Irure, Kaietano

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1895
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
1443.zk.
Orrialdea:
2

Karidadea!

 

Sanchez Iruri, Cayetano

 

 Euskaldunaren biyotza beti

 isanikan orren bera,

 oraiñe bada lagun maitiak

 alatzu arkitzen gera;

 gaur itzasuak eramanditu

 goiyan zeudenak chit bera,

 negarra beste gauzarik es da

 etorri oiyen echera.

 

 Nabaiturikan oiyen echian

 nola diraden gelditu,

 laguntza oraiñ biar dutela

 danok ondo badakigu;

 gure biyotzak eziñ lezake

 iñondik bada ukatu,

 kupiturikan anai maitiak

 aldan guziya lagundu.

 

 Beti isanda oraiñ artian

 Euskal-erriko gendia,

 orlakuetan eziñ geiyago

 jatorrez oso noblia;

 esku batian biyotza eta

 bestian borondatia,

 mundu onetan ¡zer gauz ona dan

 anaiyak karidadea!

 


inprimatu