inprimatu
Askatasunera
Izenburua:
Askatasunera
Sinadura:
Andonegi, Iņigo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Iņigo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1236.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Askatasunera

 

Andonegi, Iņigo

 

 1

 

 Jaunak hau zer da, politika da

 ala kinkila azoka,

 lehen Nafarroa medio zela

 ihardun genuen mokoka,

 gaur etsipenez hartzen da ia

 independentzi borroka,

 iadanik askok ez daki xede

 politikoak non koka,

 bitarte hontan Euskal Herria

 neke gorritan borboka.

 

 2

 

 Erreformaren jaiotzarekin

 Estatuaz batera

 konturatzeke jarri gintuzten

 espaņarren esanera,

 geroz urteak daramatzagu

 leku beretik berera,

 akrobazia politikoak

 konpondu ordez afera,

 egonezina erakarri du

 Herriaren bihotzera.

 

 3

 

 Estatutua izan ere da

 urik gabeko errota,

 hartik gabeko abertzalego

 nagusiari porrota,

 hilik jaio zen hitzarmen horrek

 pasatu dio kuota,

 orain elkarri ez alderrikan

 botabolearen bota,

 soluzioz lehengo bidea

 berribiltzen dago-ta.

 

 4

 

 PSOEkumeak balkoitik ari

 dira bidea neurtzen,

 ixilik baina etengabeki

 euskal harremanak sutzen,

 pozik dakuste nola goazen

 elkarrengandik urruntzen,

 gaur bertan "sasi-pakea" bide

 bagoazkie makurtzen,

 gerora oker egingo zaigu

 tranpa hortatik bihurtzen.

 

 5

 

 Bada etxeko pakea utziz

 zuzendu dena Madrila,

 Jainkoak daki zein paradisu

 liluragarriren bila,

 dastatu ala gustatuz joan

 zaio hango morokila,

 horra hor dzirt-dzart bilakatuta

 PSOEn txalupamutila,

 gaur bere erruz aplikatzen da

 hemen estatu-gurpila.

 

 6

 

 Sozio ilun bezain aberats

 bategan jarriz begiak,

 oparitu nahi dizkigu lorpen

 borobil eta handiak,

 urregorrizko errepide ta

 kristalezko jauregiak...

 ez dituzte, ez, asebeteko

 askatasun egarriak,

 oso besterik exijitzen du

 herri honen izerdiak.

 

 7

 

 Buruak uler ez ditzakeen

 legeak ditu bihotzak,

 horren lekuko dira preso ta

 lagunen gorpu hilotzak,

 errefuxiatu ta grebalari

 askoren sabel huts hotsak...

 hau ulertzetik urrun dabiltza

 gobernari burumotzak,

 patrika epel, uste ustelez

 dabiltzan otso bildotsak.

 

 8

 

 Ikusi nahi ez duena baino

 itsuagorik ez omen,

 herri zahar honen asmo berria

 ez dute nahi jakin non den,

 nola guk hoiei ulertarazi

 dugun mila itxaropen,

 kolpez esango nieke hauxe,

 ez baliatzeke hoben:

 Ŧutz gaitzazue garena izaten

 ta... ondorenak ondorenŧ.

 

 9

 

 Estatu orok herri txikiei

 erasotzen die indar,

 Espaņak ez nola Europak

 bihurtuko gaitu izar,

 gaurdanik babes ditzagun geure

 mendi, baso eta ibar,

 irmoki eman diezaiogun

 estatu honi bizkar,

 ez gaitzan seko utz betirako

 ez hego eta ez ipar.

 

 10

 

 Justifikatze lanbrotsuak utz

 eta goazen aurrera,

 lehenago ere debalde samar

 nahiko polbora erre da,

 euskaldun oro berdinbidean

 ongi konponduko gera,

 nor dugun etsai eta nor lagun

 helduz gero jakitzera,

 irits gintezke buruak zutik

 sasoiz askatasunera.

 


inprimatu