Gizonen suertia
Sanchez Irure, Cayetano
Gizonak eziņ esanlezake
zertarako dan jaiyua,
alako batez uste gaņian
egiņ artian saiyua,
gure lagundat soņurako da
berez alako iyaiyua,
asten denian ezda isilltzen
kendu artian kiyua.
Eziņ geiyago famatzen dute
ikusten duten lekuan,
estimatua duten ibiliyade
Lasarten aushen lenguan
esbasiraten lagunal esan
kasik sinisten esnuan,
ao zabalik jartzen dirala
guziyak onen onduan.
Lengo batian an gertatua
esan biar det gaur dana,
berekin antzan lagun onbatek
parrez neroni esana;
isugarriya omenda jaunak
onek artu duen fama,
choraturikan Lasarte ortan
omendauka jende dana.
Nonda soņua ara dijua
eziņ egonda iņondik,
badakit sierto mutill koskorrak
laster dirala atzetik;
esantzen dute Lasarten danak
ŋeta ori zerengatik?
kuchare jotzen aitzen dalako
boti soņuen ondotik.
Arraz chit asko maite dizute
au erari zal tzaliak,
lengo batian eskara eman
dizkate bai kachariak;
nonbait etziran biak berdiņak
pusken bat diferentiak,
aguro asko ekarri ziskan
berriyak echeko andriak.
Urra aurretik danok ipiņi
ondo jakiņen gaņian,
ontaz biartzen badira ere
ustez alako batian;
soņa jotzalle chit ono dezu
bera gaitaz dagonian,
gaur edo biyar zerbait naitare
Lasarten aida lanian.