inprimatu
Betiko kanta
Izenburua:
Betiko kanta
Sinadura:
Sanchez Irure, Cayetano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sanchez Irure, Kaietano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
122.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Betiko kanta

 

Irure, Cayetano S.

 

 Ai nere Antoniyo

 beti erriyetan;

 orditua zatoz ta

 geyen geyenetan,

 goizetik joaten zera

 nai dan garayetan

 eta echera berriz .

 urrengo lauetan,

 eta beste askotan

 lo eginda bertan,

 bidian erorita

 sasi baztarretan,

 igual gelditzenzera

 iñoiz trabenetan,

 diruak aitu arte

 ardo kopaketan,

 naiz egon fameliya

 danen biarretan.

 

 Mutill koskor guziyak,

 burlaka atzetik,

 kalian alderoko

 bada ikusirik;

 egun erdiyan ala

 ez deza lotzarik,

 askotan buru utzik,

 chapela galdurik,

 eta beste askotan

 dana markaturik,

 ez dezu ez egiten

 len bezela lanik,

 lurrak or daukaizkitzu

 alperrik galdurik,

 ara ba Antoniyo

 zu emen utzirik,

 Amerikara nua

 aurchuak arturik.

 


inprimatu