inprimatu
Betiko damua
Izenburua:
Betiko damua
Sinadura:
Sanchez Irure, Cayetano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sanchez Irure, Kaietano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
120.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Betiko damua

 

Irure, Cayetano S.

 

 Idi baten dirubak

 berekin artuta

 jantzirik gaņetikan

 zerbait chukunduta;

 dema zala goizetik

 lendik jakinduta,

 Anton joan zan echetik

 trenian sartuta.

 

 Anton bezela beste

 toki askotatik,

 nola baserri eta

 bai ere kaletik;

 dema zan egun artan

 alkar billaturik,

 an ziran istilluak

 ojuka azirik.

 

 Berrogei oitamarren

 ogei amabosten,

 milla apostu orla

 nola diran nasten,

 idiyak diranian

 plazan azaldutzen,

 Anton bezela asko

 dira berotutzen.

 

 Idiyaren dirubak

 eskuban artuta,

 ala diyo Antonek

 poltsa zabalduta;

 tori bai ogeitamar

 berrogeiren kontra

 etorri berr ere

 dirua badota.

 

 Galdurikan onela

 zituben dirubak

 Antonekin izandu

 ziran istilluak;

 gaba gaņian eta

 patriktik ustuak

 oirik eman nai ezta

 berriz ostatuak.

 

 Panparroi aruntzian

 sarturik trenian,

 oņez eta chit umill

 Anton onuntzian;

 andriakin aserre

 ordutik echian,

 itzarik egin gabe.

 biyak alkartzian.

 

 Demak izandu dira

 geroztik askotan,

 baņan Antonik ara

 ezda geyago joan;

 ez du nai aitortzia

 orlako gauzikan,

 ori debekatzia

 lenbailen baizikan.

 

 Ezin bildurik dabil

 idiyen diruba,

 igurtzirikan bada

 gant egun burua;

 iņoiz azaldurikan

 begitik malkua,

 Antonek ara orain

 betiko damua.

 


inprimatu