inprimatu
Baserritarra
Izenburua:
Baserritarra
Sinadura:
Sanchez Irure, Cayetano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sanchez Irure, Kaietano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
156.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserritarra

 

Irure, Cayetano S.

 

 Egun-sentiyan jeikiko dezu

 goizero baserritarra,

 lur maniatzen zayatutzera

 nola gaztia ta zarra;

 achurrarekin an neurtzendu

 berak dadukan indarra,

 maiz iserdiya erakutziyaz

 eta aotik afarra.

 

 Ama euskera maite dizute

 bait'ere lege santuak,

 seme leyalak abechek ditu

 beti gure Jaungoikuak;

 gora begira chit maiz egiten

 dituzte ta errezuak,

 bere ondora eraman ditzan

 nekazari fedetsuak.

 

 Igande goizik ezdu utziko

 ain guchi jai-egunikan,

 ezda beņere mezarik gabe

 geldituko iņondikan;

 mendiyan beera pozaz jaizten da

 bere baserrichotikan,

 illobachua mutill koshkorra

 dubelarik eskutikan.

 

 Bedeinka beti baserritarra

 dalako maitagarriya,

 langillia ta gizon ontzua

 elizarekin jarriya;

 biyotz biguna ezin geyago

 tristien alaigarriya,

 iserdiyekin bizi dezuna

 azturikan pikardiya.

 


inprimatu