inprimatu
San Josep Eliza guziaren zaintzaleari
Izenburua:
San Josep Eliza guziaren zaintzaleari
Sinadura:
San Josepen soldadoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
San Josepen soldadoa

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1901
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
717.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


San Josep Eliza guziaren zaintzaileari

 

San Josepen soldadoa

 

 1

 

 Aingeruek errepikaz,

 Jesus haurra sorthu zenean,

 Bazterrak oro musikaz,

 Ezarri zituzten airean.

 Josep zagon atzarririk

 Jesus haurraren zaintzeko.

 Gu ere etsaietarik

 Gogotik gaitu zainduko.

 

 2

 

 Herodesen errabia!

 Jesus haurra hil nahi zuen!

 Bainan Josepek bizia

 Haurrari salbatu zioen.

 Heldu bazaizku etsaiak,

 Zuk, Josep, salba gaitzatzu;

 Arimaren hillzaileak

 Gure ganik urrun zatzu.

 

 3

 

 Jesus zure haur maitea

 Desterrurat segi dezagun;

 Hunek iragan bidea,

 Zure eskua bere lagun.

 Zu, gidatzaile arimen,

 Josep, iguzu fagore,

 Ibil gaitezen gu hemen,

 

 4

 

 Nolako itsumendua,

 Jainkorik gabe direnena!

 Haurrei emaiten gudua,

 Fedea khendu nahiz dena!

 Girichtinoen Kredoa

 Begira, Josep, gu baitan,

 Jesusen amodioa

 Ez dadin gal bihotzetan!

 

 5

 

 Zato taster, gure Aita,

 Zato gure sustengatzerat,

 Etsaia gurekin baita,

 Othoi, zato hau garhaitzerat.

 Gerlan gare hari gogo,

 Josep heriotzeraino;

 Guduan hil nahiago

 Jesu-Krichto galdu baino!

 


inprimatu