Mutilla ta zoria
Bingen
SAMANIEGO'REN IPUIA
Osin baten ertzean
mutil oarge bat,
bedar eze gañean
nasai zegon lotan.
Esan zion Zoriak:
¡Zentzugabe, esnatu,
itoteko bidean
agola ez al-dakusk?
Eu ta eu lako beste
kaiku batzukaitik
etsai ta aldaberatzat
askok naukate ni.
Ezpearrak dauzkagu
Zorian kaltetzat.
¿Zegatik, ibiltze ero-
kalteak ba-dira?
|