inprimatu
Azken gauzak oroitu
Izenburua:
Azken gauzak oroitu
Sinadura:
Andatz-mendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andatz-mendi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
84.zk.
Orrialdea:
1

Azken gauzak oroitu

 

Andatz-mendi

 

         (Doņua: Mutil koskor itxu aurreko...)

 

 Jayuak gera mundura eta

 jakiņa ill-biar ori,

 izu-ikara aundi xamarra

 orrek ematen dit neri:

 Iruditzen zat berdiņ emango

 diola beste iņori,

 biar bezela ez degulako

 ongi bizitzen ikasi:

 Urrikaltasun berezitxo bat

 eskatu biar Jaunari.

 

 Aitzaki asko ematen zayo

 gure lenengo Aitari,

 Ebatz batera zorioneko

 baratzan zeuan Adan'i.

 Berak pekatu egiņ zuen ta

 ondoren txarrak ekarri,

 egiteitugu gaiztakeri ta

 millaka prestuezkeri:

 Urrikaltasun berezitxo bat

 eskatu biar Jaunari.

 

 Ill biar dala ziurra degu

 noizikan iņork ez daki,

 sinismeneko egia da-ta

 goguan dala ibilli:

 Erakuste onak ematen daki

 ixil ixillik ederki,

 oien erara jarrai dezagun

 gerta ez gaitezen larri:

 Urrikaltasun berezitxo bat

 eskatubaz guk Jaunari.

 

 Gerenez argal ta ezerezak

 au edozeņek badaki,

 jarrai dezagun bide zuzena

 laguntza dator ugari:

 Aberastasun txit ugariak

 Birjiņa amak ixuri,

 biotz-biotzez opa diozka

 alegindutzen danari:

 Era danera eskatu biar

 errukitzia Jaunari.

 

 Gure izeneko santu maitiak

 Aingeru eta Amari,

 iņola ere eziņ utzi guk

 eskatu gabe oieri:

 Onekiņ ezer irixte ezpada

 Jaun gurutziltzatubari

 guzi-guziok maitiak gaitu

 erreguz dago Aitari:

 Urrikaltzia eska deiogun

 danon jabe ta Jaunari.

 

 Oben gaiztua Adan'ek egiņ

 galduak giņan gu beti,

 azkatutzera Jesus maitia

 ezpalitzaku etorri.

 Gure zor dana beretzat artu

 egiņ zalako gizaki,

 zenbatu eziņ ainbesteraņo

 zorretan gaude berari:

 Urrikaltasan berezitxo bat

 eskatu biar Jaunari.

 

 Oraindaņoan egiņ duana

 agiri zaigu txit argi,

 onak zerura eraman eta

 txarrak surtara bidali.

 Gaiztakerian jarraitutzeko

 gogua kentzen dit neri,

 bildur santuba biotzian ta

 egintza zuzenak jarri:

 Urrikaltasun berezitxo bat

 benaz eskatu Jaunari.

 Atoz onera ĄAitaren maite!

 esango dio norbaiti,

 madarikatzen zaituet eta

 Ąalde surtara! askori.

 Bi oietatik gertaera bat

 etorri biar zait neri,

 izu-ikara aundi batekiņ

 zintzo obe det ibilli:

 Urrikaltasun berezitxo bat

 aurrez eskatu Jaunari.

 


inprimatu