inprimatu
Chimua lotsaturik
Izenburua:
Chimua lotsaturik
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chimua lotsaturik

 

Samaniego

 

 Egazti eta arrai,

 Abere guztiak,

 Deitu omen zituen

 Jupiter andiak,

 Eta esan zioten

 Far irriarekin:

 -Zertarako zatozten

 Beazute jakin.

 Umerik ederrena

 Dakarkidanari

 Emango diot nik gaur

 Lepande bat sari,

 Zillarrezko letretan

 Esaten duena,

 Guraso guztietan

 Au dek abillena.-

 Badijoaz lasterka

 Guztiak echera

 Beren umeak artu

 Eta ekartzera.

 Biurtutzen dirade

 Guztiak batetan

 Dituztela umeak

 Beren bizkarretan.

 Chimuak erakusten

 Du bere umea,

 Jaio berria eta

 Gañera emea.

 Jupiter asitzen da

 Eztanda egiten

 Duenean alako

 Figura ikusten.

 Lertu nai dute ere

 Abere guztiak

 Farraz eta algaraz,

 Chiki ta andiak.

 Chimu gasoa arras

 Zaiote lotsatzen,

 Eta da Tetuana

 Iges andik joaten.

 ¿Nolatan atrebitu

 Zan eramatera

 Ume itsusi ura

 Guztien aurrera?

 Zergatikan ez oi da

 Ume itsusirik

 Bere gurasoentzat

 Ederra ez danik.

 


inprimatu