inprimatu
Artzaia abeslari
Izenburua:
Artzaia abeslari
Sinadura:
Andatz-mendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andatz-mendi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
39.zk.
Orrialdea:
1

Artzaia abeslari

 

Andatz-mendi

 

 Erbeste ontan bada txokor bat

 Guztiz da maitagarria

 Oroitzen naizan une danetan

 Badatorkit egarria:

 Mintzo-era bat polit xamurra

 Gaņere garbi-garbia

 Ez bairik gobe nago, izango

 Degula euskal-erria.

 Zeru goitikan zaindu ezazu

 Gure amatxo maitia.

 

 Bertan jaio ta bertan aziak

 Bertan utzi nai bizia

 Naitasun ori betetzeko ere

 Galduba degu guzia:

 Semia pranko etorria da

 Amak maitero azia

 Soldaduz ia estali degu

 Melilla alde guzia

 Indartu itzatzu gudarosteak

 Zeruko ama maitia.

 

 Neke aundiak igaro eta

 Dagola irabazia

 Siņistatzen det zintzo badabil

 Agintzen duben guzia.

 Okerrez iņoiz gertatzen bada

 Garbi da saldukeria

 Zorpian ia sartuba dute

 Zaindariak Espaņia

 Lagun gaitzatzu zerutik arren

 Gure amatxo maitia.

 

 Iritxiya da Espaņarrentzat

 ĄZenbatu ezin! kaltia

 Esan biarrik ere ez dago

 Jakiņian da jendia:

 Odolaz bero, gogoz bikaņa

 Soldadu talde gaztia

 Zer gertatu dan jakingo aldu

 An gendun buruzagia

 Zaindu gaitzatzu galdu gaberik

 Birjiņa Ama Maria.

 

 Agindutxo bat Jaunak emana

 Gazterik degu ikasia

 Gauza txarrikan egiņ ezkero

 Ordaindu biar jabia

 Esaten errez izanagatik

 Ongi betetzen nekia

 Samintasunez bete digute

 Espaņi t'euskalerria

 Zure zaipean babestu ama

 Biotz-biotzez maitia.

 

 Beterik utzi nai genduke guk

 Agintzen duten guzia

 Zerbaitegatik artu genduen

 Aurrak giņala fedia

 Gerade danok alegindutzen

 Badago naiko nekia

 Utzi biarrik izaten bada

 Oraiņ daukagun bizia

 Zeruko atia iriki zazu

 Gure amatxo maitia.

 


inprimatu