inprimatu
Azeria eta ollarra
Izenburua:
Azeria eta ollarra
Sinadura:
Samaniego, Felix María
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Samaniego, Félix María de
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Azeria eta ollarra

 

Samaniego

 

 Azeri zar andi bat

 Gosaldu gabea

 Zebillen sasiz-sasi

 Errabiz betea;

 Illuntzera zijoan,

 Eta mokadurik

 jan gabe arkitzen zan

 Gaisoa oraindik.

 Ollo batek kakaraz

 Egiñik oñetan,

 An dijoa lasterka

 Lau oñen puntetan,

 Ozta ollotegira

 Alderatutzen zan,

 Ollo guztiak iges

 An dijoaz egan;

 Bakarrik gelditu zan

 Otarre batean,

 Kolka bat arkitzen zan

 Arraultzen gauean.

 Aldamenetik zaio

 Azeria asten

 Kolkari belarrira

 Onela esaten;

 ¡Zer da ori, maitea!

 ¿Kioa al dezu,

 Edo arraultz egiten

 Zaude orrela zu?

 Atera bear nazu

 Kezka onetatik:

 Nola arkitzen zeran

 Jakin nai nuke nik.

 Jauna, dio olloak,

 Arkitzen naiz gaizki;

 Ayenatzen bazera,

 Jarriko naiz ongi.

 ¿Zenbati, nola gauden

 Galde egitean,

 Ez diegu esaten

 Geren barrenean,

 Azeriari esan

 Ziona olloak,

 Miñez zeukan orduan

 Saskian kioak?

 


inprimatu