Anton eche-galgarria
Samaniego
Ustez beti jardungo
Zuela lanean,
Oficio batean
Ez bazan bestean,
Artu zituen Anton
Eche-galgarriak
Ofizio mot asko,
Ez bazan guztiak.
Arotzaz gañera zan
Errementaria,
Argiña, kapagiña,
Eta dendaria;
Gero berriz gañera
Zan zapataria,
Itz batean Anton zan
Bear zan guztia.
Eziñ esan diteke
Zeukan fantasia,
Ez ere errikoak
Zien enbidia.
Bere auzoan zuen
Gizon bar argia,
Izengoiti emalle
Guztizko andia.
Onek esaten zuen
Karrikan, ferian,
Lagunakin arkitzen
Zan toki guztian;
Apostura egingo
Diot edozeñi,
Eta, ala nai badu
Antoni berari:
Asmatzen derala nik,
Zer zaion gertatzen
Lau urteren barrenen,
Ez bada len iltzen.
Ez du jatekorika
Izango echean,
Ez ere jakirika
Sartzeko eltzean;
Ofizio bat ongi
Bear da ikasi,
Ez milla ofizio
Eta milla gaizki.
Oraindika lau urte
Ez ziran pasatu,
Onek esan zuena
Bera zan gertatu.
Antonek ezer ongi
Ez zuen egiten,
Eta asi zitzaion
Jendea atzeratzen,
Alako moduan non
Ez zuen iñondik
Illabete osoan
Egun biko lanik.
Auzokoak esaten
Zuen orduanche,
Sarri asiko zaigu
Anton echez-eche.
Argatika beñere
Ez da bear aztu:
Bi ofiziok iñor
Ez du aberastu,
Eta bitatik gora
Dituzten guztiak,
Izan oi dira beti
Eche-galgarriak.
|