Aita bere semeakin
Samaniego
Nekazari zar bat nik
Ezagutu nuen,
Zeñak bere echean
Lau seme zituen;
Lauak ain langilleak,
Ain mutill azkarrak,
Non beste alakoak
Oi dira bakarrak.
Falta bakar bat zuten
Bañan au andia,
Eta zan lauak elkar
Ezin ikusia.
Echean iskanbilla
Ikusirik, aita
Chit triste egoten zan
Aiek ala naita.
Jainkoak lagundurik
Egun on batean
Pensamentu bat zaio
Etortzen oean.
Beregana deiturik
Esaten diote,
Nere seme maiteak
Adi nazazute;
Ebaki beazute
Makilla me bana,
Eta gero etorri
Lauak neregana.
Obeditu zioten
Bere lau semeak,
Baita ere eraman
Beren makill meak.
Orduan esan zion
Seme bakoitzari:
Puskatu bear dirak
Makill ori neri.
Laister zuen bakoitzak
Berea puskatu,
Lan onek ez zituen
Chit asko nekatu.
Orra, esaten die:
Orra zein errazki
Bakoitzak egin duen
Makilla bi erdi.
Orain beste lau makill
Bear dira lotu,
Eta beaituzute
Loturik puskatu.
Eguiten dute sorta
Beren makillakin,
Ezin puskatu dute
Lauen indarrakin.
Ari dirade lertzen
Gaisoak alferrik,
Ez da puskatutzeko
Lauetan indarrik.
Orduan zien aitak
Semeai esan,
Orra nere semeak
Elkartea zer dan:
Izaten bazerate
Elkarrekin etsai,
Zuek garaitutzeko,
Askoko da nor-nai;
Baña makillen gisa
Elkarturik ongi,
Ez dituk gai izango
Zuentzat amabi.
|