Zato
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
1
Balaki mintzatzen,
Balaki aipatzen,
Balaki
Dal-dal haize euriaren pean dagon
haitzak,
Balaki
Hostoetarik buluzi beltz-beltza egin
haitz murritzak,
Balaki...
Aitor lezake
Beha dagola, noiz bada zeru hedoietarik
Agertu den,
Noiz bada
Piztuko den
Izarņo bat.
Izar xumea.
Goxotasun
Eta indar
Eta oldar
Darion
Izar bozgarria!
2
Jesus Jauna
Abendo denboran
Negu hatza, soineko lazgarri bizkarrean.
Bainan gehiago dena;
Bainan saminago dena,
Bekatua,
Zipu
Eta
Lohi,
Bihotz zilo zabalean.
Lurra, gerlako odole ibaiez zeiharkatua.
Etxe lehertuen artetik otsoak uhurika
Eta uhurika
Gizonak,
Hisia ezin eztituaz, ezin ahantziaz
Otso eginak...
Jesus Jauna,
Zuri gaude
Abendo-kari.
3
Eman baitaukuzu
Mintzatzeko ahala.
Trebe egin baitituzu, Jauna,
Gure ezpainak.
Otoizten zaitugu apalik:
Ager zaite,
Eguberriko izarra,
Nagusia,
Barkatzalea,
Bakearen iturria,
Amodioaren erroa,
Haur egin
Jaungoiko izari gabea,
Harpe xokoa
Sobera hertsi ez duzun
Gure heineko
Gure odoleko bilakatu
Emaztekiaren semea,
Same paregabea!
Zato, Jesus Jauna,
Laster zato,
Zato!
|