Azken hitzak
Salaberry, Etiene Joseph (So Egilea)
1
Luhuso beheretik Heletari buruz,
Makhila gibel-herrest, hatsa ezin hartuz,
Gizon bat sigi-saga badoa makhurtuz,
Lehen zangoak arin baitzabilan kantuz.
2
Eskual-herri guzian Piarres handia
Gain-gainetik daukate ohoragarria.
Nork ez du ezagutzen? « Hau bertsularia!
Bainan orai jin zaio azken izerdia.
3
- «Jaungoikoa, badio hichtu bat ahoan,
Zuk dituzu ikusten gure bihotzean
Bertzeri ditugunak gorde ahalgean.
Barka-zkigutzu, Aita, zure onezian.
4
Ezpain hok zuk emanak solasen ithurri;
Hitz arthalderen artzain sortzetik ezarri.
Mintzatzen dakienak gauzen ukhan berri:
Auzoan bidatzaile nauzu beraz jarri.
5
Badugularik ichtil odolean nahas,
Ihalozk-zalapartan, denen zikhintzen has
Behin ere ez nuke ikhusiren bohas.
Nagusiaren obia, bego garbi arras...
6
Goichtoak dauzkigute, dena elhe gezur.
Jendetzeak huiatzen, hala nola zakhur...
Ausik dezaten jende, ibilirik maltzur...
Nik aldiz erakutsi, ongi idek ahur...
7
Jauna, zure erhitik izarrak jalgitzen,
Zeru-bideak heiek baituzte aphaintzen.
Begitartea goiti gizonak jar diten,
Ene bertsuak zure ariko goresten!
8
Piarres arbol-pean etzan da luzerik,
Handiago emanez herioak jorik
ihiztariak zaizko hurbiltzen lehenik
Urtcho bat abarrean geldi ikhusirik.