inprimatu
Hortzak erakutsi
Izenburua:
Hortzak erakutsi
Sinadura:
Saizartarrak
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Saizartarrak

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
867.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Hortzak erakutsi

 

Saizartarrak

 

 1-

 

 Zeruko Argiara-goaz gaur

 Usurbildik ate joka

 pake asmotan gabiltza jaunak

 gure hau ez da borroka

 «Aterpe»ri erantzun nahirik

 horra gure bertso sorta

 Hernanitik hasi bai zaizkigu

 bertsotan desafioka:

 

 2-

 

 Bertsolariak asko gerala

 hori dago ikusita,

 errespuestarik izango da,

 egon zaitezte etsita

 desafioka hauxe diote

 «Egin zaidazu bixita»,

 Usurbil eta Hernanitarren

 arteko tema hasi da.

 

 3-

 

 Aitormen bat egin behar dugu

 gaurkoz apal eta umil

 bertso lur oparo izan dira

 Hernani eta Usurbil

 Udarregi eta Txirrita bat

 ditugu testigu hurbil

 oraindik ere bertsotarako

 zaletasunik ez da hil

 

 4-

 

 «Aterpe» lagun maitea egon

 zaitezen enteratua

 Martxoaren azken igandea

 jartzen det izendatua

 eguerdiko hamabietan

 izan liteke ordua

 Patrinera azaldu zaitezte

 han egingo da tratua.

 

 5-

 

 Desafioka agertu dira

 hitz arro eta sakonez

 usurbiltarrik ez da ordea

 kanbiatuko kolorez

 esan bezela, Patrineraino

 etor zaitezte faborez

 han ikusiko dugu Hernanin

 ba dan, gizonik edo ez.

 

 6-

 

 Hernani hortatik Usurbila

 ez, dator arronka gutxi:

 txorikaka batzuek gera gu

 hernaniarrak nagusi!

 Hernaniarrok gauza bat nahi dut

 argi eta garbi utzi

 kontsigna bakar bat daukagu guk

 «denei, hortzak erakutsi».

 

 7-

 

 Bertsolarien neurketa hori

 ez da ez gure kalteko

 batzuek kontra izanagatik

 beste batzuek aldeko

 bertsolari bezala kontseju

 bat ba daukat emateko:

 sepa batzuek jan itzazue

 mutil haundi egiteko.

 

 8-

 

 Barkatu baina, zuek baino gu

 bertsolariago gara

 hala ere ez zaitezte bildur

 ez zaiteztela ikara.

 Bitartekotzat har ezazue

 zaindari Santa Barbara

 usurbiltarren bertsoetatik

 hark zaitzatela anpara.

 

 9-

 

 Ixilikan egon besterik ez

 pake pakean Hernanin

 sortuko zaizkizute ba nik ez

 dakit zenbat tripako min

 honuntza pozik etorri arren

 joango zarete armonin

 batzuk ipurdiko minez eta

 beste batzuek agonin.

 

 10-

 

 Desafio bat gure artean

 zuek nahita sortua

 gure partetik iritxiko da

 zuekiko akordua

 zuen itsasontziarentzat txit

 urruti dago portua

 erretiratu nahi baduzue

 orain duzue ordua.

 

 11-

 

 Gazteluren bertso hura daukat

 zuei gaur gogorazteko:

 motiborikan ez degu eman

 desafioka hasteko

 Usurbil hontan bertsolaririk

 zanik ez zuten usteko

 bost usurbildar nahikoak gara

 horko hamabost hausteko.

 


inprimatu