inprimatu
Lanikan ezin egin lenago bezala
Izenburua:
Lanikan ezin egin lenago bezala
Sinadura:
Sagastume, Itziar - Beolar, Ainhoa - Iribar, Maite
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beolar, Ainhoa
Iribar, Maite
Sagastume, Itziar

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1009.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lanikan ezin egin lenago bezala

 

Sagastume, Itziar - Beolar, Ainhoa - Iribar, Maite

 

 Itziar

 

 Bizi osoa estudiotan

 denbora pasa ezkero,

 langabezia sortuko zenik

 ez nun inondik espero,

 orain artean esaminetan

 nituen kezkak urtero,

 orain daukadan kezka bakarra

 zer egingo dedan gero! (bis)

 

 Ainhoa:

 

 Lan gabezia gaur egun degu

 sekulako arazua,

 momentu hontan desbordatu da

 inflaziuan basua,

 existentzia gertatutzen da

 hutsa, itsusi, sosua,

 etxeko andre gertatutzea

 izandu zait erosua. (bis).

 

 Maite:

 

 Arazo latz hau antz emateko

 ez dira behar bi begi,

 aspalditxoan langabezia

 gure herrira da ageri,

 lanpostu bat gaur edukitzea

 ez zaigunez errezegi,

 berriz sardea ta atxurra hartuz

 behar ote degu segi? (bis)

 

 Itziar:

 

 Karrera ia bukatu eta

 orain aurkitzen naiz larri,

 nik ez nuke nahi nere burua

 sukalde batean jarri,

 bizi honetan lan ezean

 zein izango da oinarri,

 urte hauetan egin dedana

 ez bada baliogarri? (bis)

 

 Ainhoa:

 

 Sei seme ditut senarra ere

 lanakin nago momentuz,

 baina paruan gera ez nadin

 ibili beharko dut kontuz,

 etxea txukun, pozik gizona,

 represiozko lan hestuz,

 horregatikan alaitasuna

 urtetan joan zait agortuz. (bis)

 

 Maite:

 

 Lan gabezia munduarentzat

 bihurtu da beldurgarri,

 gosea tripan, begia-k triste,

 lan postu baten egarri,

 arazo honek gizonarengan

 etsipena du ekarri,

 lana delako gizon guztion

 funts, sustrai, eta oinarri. (bis)

 


inprimatu