inprimatu
Aita Seberino'ri bere urre-ezteyetan (52-IV-24)
Izenburua:
Aita Seberino'ri bere urre-ezteyetan (52-IV-24)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
76-77

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aita Seberino'ri bere urre-ezteyetean (52-IV-24)

 

 

 Berrogei t'amar urte

 gaurko egunean,

 -Uzte gabe urteak

 nola joan diran-

 Karmen'go Amatxoren

 altare aurrean

 mutil gazte-argi bat

 auzpeztuz zegoan.

 

 Berriz'ko zelaietan

 lorea ugari...

 Andikona'ko Amak

 Karmen'go Amari

 onen eta ederrenak

 biotzez eskeiņi.

 Oietariko bat zan

 gure gazte ori.

 

 Agirrebeitia zan

 beraren izena,

 Seberino orain berriz

 jarri diotena

 ikastaro lanetan

 beti zan aurrena

 izan zan buru-argi,

 zintzo ta zuzena.

 

 Uraba'ko bazterrak...

 Karibe itxasoa...

 Katio eta Kuna

 ango indioa...

 oientzat izan ditu

 indar ta sasoia,

 oiekin dauka oraindik

 gau t'egun gogoa.

 

 Zuri-zuri jantzita

 mando beltz gaņean

 baso ta ibai zear

 orra non dijoan:

 Animen billa dabil

 artzai baten gizan

 bere artaldetxoa

 zeruratu naian.

 

 Andik etorri ziņan

 Obispo jantzian...

 emen gelditu ziņan

 gure Ikastetxean;

 Ain aundia izanik,

 umien artean...!

 Zer ikasi ba'degu

 zure itzalpean.

 

 Ar zazu, ba, biotzez,

 Aita on maitea,

 zure mutikotxoen

 zorion-agurra:

 Zeruko jaun aundiak

 eman dizaizula

 lan guztien ordaiņez

 aintzazko koroia.

 


inprimatu