inprimatu
Udazkenean
Izenburua:
Udazkenean
Sinadura:
Sagarzazu Sagarzazu, Klaudio (Satarka, GAR)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
284.zk.
Orrialdea:
1

Udazkenean

 

Satarka

 

     ¡Oi txantxangorriak,

     Illun abesten du!

     ¡Oi, ta berak nere

     Gogoa ituntzen du!

 

 Len, ain politak ziran loreak

     Gaur, zimurtuta,

     Otzez, dar-darka,

 Erori dira loi zikiñera...

 Eta itzal ona ematen zuten

     Zuaitz ederrak

     Ostoz beteak,

 Ezur utsak lez gelditu dira...

 

 Goizean, gora begiratu det

     Bañan nik ezin

     Bi begiakin

 Ikusi euzki zoragarria...

 Gauean ere ezin ikusi

     An, urruñean,

     Ortze illunean,

 Izar politak eta illargia.

 

 Ortze zabala, urdin ta eder,

     Maiz egoten zan

     Udaberrian;

 Eta gaur, odei beltzaz betea...

 Egun guzian non-nai tsi... dar-dar..

     Udazken otzak

     Orra guretzat

 Tximist-arantzak, euri ta aizea...

 

     ¡Oi, txantxangorriak

     illun abesten du!

     ¡Oi, uda ederrak

     Azkar alde egin du!

 

 Udazkena da... ta ainara onak

     Agur esan da,

     Gaur yoan dira

 Beti-betiko nigandik urrun...

 Orain iñork ez du abesten ez

     Etxe inguruan

     Ta nere gelan,

 Eta beraz ni, naigabez... illun...

 

 Polita zeran neskatx liraña...

     Euzki argia,

     Nere bizia:

 Udazkena da, ta atoz nigana,

 Gau ta egunez samiñez dagon

     Nere biotza,

     Erdi-illik otza...

 Maitasunakin zuk alaitzera...

 

 Udazkenean... loretxoak lez,

     Mutil alaiak

     Eta bikañak

 Ere yoaten dira obira...

 Onenean ni ere bai, maite...

     Atoz, gogo onez,

     Atoz, biotzez,

 Nere naigabe-miña arintzera...

 

     ¡Oi, txantxangorriak

     illun abesten du!

     Oi, ta berak nere

     Gogoa ituntzen du!

 


inprimatu