Pozaren pozez. ("Ayalde"-ri, biotzez)
Satarka
Pozaren
pozez
nere
biotzak
iduri
enara.
Barruan
ezin
egon da...
an dijoa arin
egadan
Udaberri'ko
goiz-argik
amaten
didan
zirraza...
Dan-dana
dago
parean...
Eta
ni berriz
txit alai...
baņan
pozoldiak oi!
bustitzen
dizkit
begiak,
eta nik
negar
ta negar!
Itsas
aundiak
iduri
aurtxo
bat lotan
dagola...
Uraren
axalean ez
da mugitzeri an
dagon.
ur-ontzi
koxkorra.
Zer da nik
sumatzen
duten
eztien
usai
gozo au?...
geiago
ezin
dut iraun...
Emendik
alde egin bear,
bestela
zoratuko naiz...
eta
ero bat
bezela
asi
nindeke
oyuka...
deadar
eta
oyuka!!
Pozaren
pozez
nere
biotzak
iduri
enara.
Barruan
ezin
egon da...
an dijoa arin,
egadan...
|