inprimatu
Enarak bezela
Izenburua:
Enarak bezela
Sinadura:
Sagarzazu Sagarzazu, Klaudio (Satarka, GAR)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
530.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Enarak bezela

 

Satarka

 

 Neskatil polit, liraņa;

 Txit zoraturik naukazu.

 Zu bezelako

 Arros ederrik

 Iņon ez bai-dut arkitu

 Nere maitasuna

 Poztuko zaituna...

 Biotzean gorde zazu.

 

 Etxenarak kantatzen du

 Goiz-goizik Udaberrian:

 Maite polit bat

 Alaitatzen dut nik

 Emen, Jaizkibel mendian

 Kibi guritxo bat

 Gogo onez egin dut

 "Etxe-txuri" baserrian.

 

 Enarak bezela pozik

 Egin dezagun guk ere

 Kabi biribil,

 Maite, gozoa...

 Sasi eta arantzik gabe;

 Alkar maitatuaz

 Betiro pakean

 Bizi gaitezen il-arte

 


inprimatu