inprimatu
Arraunketa
Izenburua:
Arraunketa
Sinadura:
Sagarzazu Sagarzazu, Klaudio (Satarka, GAR)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
2

Arraunketa

 

Satarka

 

 Ortze zabalan odei bat-erez...

     Dana arkitzen da

     Urdin-urdiņik...

 Itsas-andia, eder-ederra,

     Baretau dago

     Geldi-geldirik...

 

 Eusko-Erriko arraunlariak,

     Gizon indartsu,

     Bikain, azkarrak...

 Gogoz, zaletsu, etorri dira,

     Erakustera

     Beren indarrak.

 

 Beurekin ere oste asko gaur

     Laisterka eldu

     Bai-da nun-naitik,

 Eusko yai eder-au ikustera,

     Alai ta pozez

     Bete-beterik.

 

 Arraunlariak erne dagoz bai,

     Beren lekutan

     Ondo yarririk;

 Len-bai-len irten naiaz, laisterka

     Arraun eiteko

     Txit zaleturik.

 

 Uste gabean entzuten da: Ąpun!

     Arraunlariak

     Irtetzen dira.

 Rau... rau... bai-doaz guztiz laisterka

     Rau... rau... guztiak

     Zintzo aurrera.

 

 Egin dute bai bira, ta an datoz

     Len baņo neke

     Ta beldur geigoz;

 Ta arraunlarien buruak dio:

     ĄOrain mutillak

     Arraun, yo gogoz!

 

 Itsas ontziak nunai marruka,

     Osteak txalo,

     Danak aupaka...

 Arraunlariak arraunak gora,

     Orain bukatu

     Bai-da arraunketa.

 

 ***

 

 Ortze zabalan odei bat-erez...

     Dana arkitzen da

     Urdin-urdiņik...

 Itsas-andia, eder-ederra,

     Baretsu dago

     Geldi-geldirik.

 


inprimatu