inprimatu
Surrexit! (Piztu da gure Berreroslea)
Izenburua:
Surrexit! (Piztu da gure Berreroslea)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
259.zk.
Orrialdea:
1

¡Surrexit!

 

 Piztu da gure Berteroslea

 Gu ere piztu gaitean,

 Zeru ta lurrak aserre ziran,

 Gelditu dira pakean.

 Ordaindu digu Adan'en zorra

 Guk giñuenaz batean;

 Zeru zaleak eragozketik

 Ez dauka goiko atean.

 

     Berjeiki da Jesus,

     Berjeiki gaitu:

     Berjeikiko zera

     Zuk nai badezu.

 

 Alai diteke zeruetako

 Miren gure erregiña:

 Piztu da bere sabel garbian

 Sortu zan Seme garbia.

 Piztuko zala, esanik zeukan,

 Oraiñ egitu du itza.

 Gaur-geroz, ala baitagokio,

 Berekin du goiko giltza.

 

     Berjeiki da Jesus...

 

 Jerusalen'dik goiz irtenikan

 Obira eldu ziraden

 Emakumeak gorputz santua

 Usaiz igortzi nai zuten.

 Aingeruei, arriturikan,

 Diote bertan entzuten:

 Jeiki da Jesus, Jesus piztu da;

 Begira, ez dago emen.

 

     Berjeiki da Jesus...

 

 Bañan Jesus'ek berpizte ura

 Etzigun noski gorde nai,

 Madalenari agertu zayo

 Obi-baratzan txit alai.

 Baitere laxter, poztutze arren,

 Illun dauden ikasleai;

 Emaus'era otezkik asko

 Bidean zeramatenai.

 

     Berjeiki da Jesus...

 

 Atsegin aundiz itzuli dira

 Emaus'tik bereala

 Kleofas, eta onen laguna,

 Beste ikaslietara;

 Jerusalen'en bildu dira, ta

 Antxen alkarrez daudela,

 Jesus berriro ara joan zaie

 Pakea daramaitela.

 

     Berjeiki da Jesus...

 

 Berriz ta berriz agertu gabe

 Ez da zeruronz igoko;

 Ara joan baño lenagotikan

 Eliza digu jarriko.

 Sakramentuak utziko dizka

 Bideak erraztutzeko;

 Jesus maitea etorri baitzan

 Luditarrak askatzeko.

 

     Berjeiki da Jesus,

     Berjeiki gaitu:

     Berjeikiko zera

     Zuk nai badezu.

 


inprimatu