inprimatu
Supazter chokoan
Izenburua:
Supazter chokoan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Zat.?)
Egilea(k):


Argitalpena:
Yakintza.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
329-330

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Supazter chokoan

 

 

 Aitatto, jarririkan bere zizeluan

 Pafa pafa ari da pipa bat ahoan

 Aita erene ernea, kanita eskuan

 Chitchuketan eman da supazter chokoan.

 

 Othoitz bat egin eta, huna afaria,

 Erregek ere ez du gure janharia

 Bakotchak berak artzen bere izaria,

 Sototik ekarririk mama on gorria.

 

 Ora or berriz amaren irudi maitekorra.

 

 Harat hunat badoha gure ama ona,

 Erlea kofoinean iduria dena;

 Zer ama deraukana Jainkoak emana,

 Erregina batentzat sal ez giondiona.

 

 Bere gophor esnea lorian husturik,

 Amacho hasi zauku, khiloa harturik.

 Phiru phiru iruten ezpainak bustirik,

 Erhi luze batzutan ichtup'itzulirik.

 

 Haurrak oro orduan, Amachoren gana

 Lerro lerro doatza, sem'atchi lehena

 Lausengaka, oihuka: "Oi, Amatchi ona,

 Ichtorio bat, othoi; zure pollitena?"

 

 Aitattok berriz dauka pipa ezpainetan,

 Aitak ere kanita bere eskuetan...

 Amatto, irriņo bat ageri hortzetan,

 Pulliki hasia da chahar konderetan.

 

 "Bertz'orduz bazen beraz bele bat zaharra;

 "Hegal bat zuen luze, bertzea laburra...

 "Hegalņo hau ezpaliz izan hoinen charra,

 "Kondera izanen zen luzeago, haurra".

 

 Haur gaichoak tokian dira loharkatu,

 Ottia su-ondoan ari, dena kantu;

 Arrachin mukuzua emeki da hurtu

 Attitto, pip'errerik, intzirez chutitu.

 

 "Hots, haurrak, othoitzean eman gaiten denak,

 Izpiritu gaichtoa urrunt dezan Jaunak;

 Kanpoan kanta beza haize gaichtoenak,

 "Ez gira deusen beldur gaur emen gaudenak!"

 

 Oi neguko arratsak, supazter chokoan,

 Chichtuka ari dela haizea kanpoan,

 Atheak hetsirikan, suaren ondoan,

 Elgarri kontra oro, sukalde beroan!

 


inprimatu