inprimatu
Super flumina Babylonis. Babiloniako uren bazterrean
Izenburua:
Super flumina Babylonis. Babiloniako uren bazterrean
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: ?)
Egilea(k):
Zendola, Aurelio

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
100.zk.
Orrialdea:
1

Super flumina Babylonis

 

 

 Babiloniako uren bazterrean

 Minez gare jarri iphuru gainean;

 Eta han, oi Sion, zutaz orhoitzean,

 Oro sarthu gare nigar-uharrean.

 

 Gure arrabitak sahats-adarretik

 Dilindan hor daude... beude hor ichilik!

 Khendu gaituztenek gure herritarik

 Galdetzen daukute hango kantetarik!...

 

 Hunat gaituztenek ekharri gathibu

 Entzun nahi dute hango zembait kantu.

 Oi bainan guk nola, zer himno sakhratu

 Atze-herr huntan kanta dezakegu?

 

 Ahanzten bazaitut, Sion onhetsia,

 Bertan ihar bekit eskuin alderdia

 Orhoitzen ez banaiz zutaz, oi herria,

 Aho-gainari loth daidala mihia!

 

 Zutaz bethi zutaz ene asmuetan...

 Zurekin gogoa... bihotza zu baithan!...

 Zutaz kanpo banu irri bat hortzetan,

 Nihon bozten banaiz, hil benedi bertan!

 

 Orhoit zaite, Jauna, Edomen, semeaz,

 Sion herrausteko egun gogor hartaz,

 Edom nola zagon izkola  marrumaz

 «Chahu! chahu dena burdin eta suaz!»

 

 Babilondar andre gaichtagina hiri

 Niri egin gaitza behakin itzuli;

 Haurra bazayane bota harriari

 Ez hazala nihork izan urrikari!

 


inprimatu